Markeliñe taldeko Jon Koldo eta Jon Kepa batu zaizkigu gaurko saiora, bi antzezlan eskainiko dituzte Aste Nagusian. Carbon club eta Chef Nature . Carbon club meategi batera eginiko bidaia kontatzen digu. Meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze oihal […]

Gaur koktelak izan dira protagonista saioan zehar Manu Iturregi  “Recidence cafe”ko kotelgilea  hiru edari berezi prestatu dizkigu. Bizkaia  koktela  1940an edaten zena, Egurre (Manu Iturregi, Aitzol Atutxa aizkolari eta Lagun handiari omenez sortutako koktela eta  Basquetini  Dry Martiniren bertsioa euskal produktuekin prestatua, Norberak etxean prestatzeko moduko koketelak, edari  freskoak eta […]

Chichinabo Cabaret, Pabiloi 6ko laborategian sortutako musikala, Euskalduna jauregian ikusteko aukera izango da Aste Nagusian zehar eta ondoren.  Felipe Lozak idatzi eta zuzendu du. Cabaret Chihuahuaren sortzaileak oraingoan, Sestaoko gazte baten istorioa taularatuko du. Antzezlanean parte hartzen duten  Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri izan dira guren. 10 aktoreak Cabaret Chihuahuan […]

11 egun euskaraz bizitzen hasi baino hiru hilabete lehenago, gaur osteguna BiziPrest Eguna izango da Aste Nagusian . Aste Nagusia euskaraz bizitzeko aukera zabalagoa izango da, Bilboko Jai Batzorde Mistoak euskarazko ekitaldiak indartu egin baititu egun horretan. Gainera, Bilboko Konpartsek kudeatzen dituzten ekitaldi den-denak euskaraz izango dira, eta txandalari denak […]

1

Ireki Gaiola irrati saioko lagunak hurbildu zaizkigu saioa amaitzeko, Davide eta Anarekin batera Galizia jaiak eta Aste Nagusiaren inguruan aritu gara. Bisita egin digute Galizalea elkarteko lagunak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180821_IrekiGaoila.mp3 Deskargatu hemen.

Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]

Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza oholtzara  eramango dute, Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itziar Ituño, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko (bateria). Yo soy Pichichi kabaret […]

Gaurkoan  bestelako musika proposamena  ekarri dugu , Olaitz Saitua sopranoarekin berba egiteko tartea izango dugu, gaur Atxuriko Gizakunde elizan kontzertua eskainiko du Beñat Egiarte, eta Itziar Barredo tenore eta piano-jolearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180821_OlatzSaituaSopranoa.mp3 Deskargatu hemen.