Aupa entzule! Beste aste batez prestatu dugu saioa, oraingo honetan soinu lakarrak eta indartsuak gailentzen dira, adibidez The Sonics, 1965ean argitaratutako Here are The Sonics izeneko diskotik ateratako bi abestirekin. Jarraian Jack White, bere Lazaretto diskoarekin, uztardura ederra egingo du garage rock-a asmatu zuten The Sonics-ekin. Euskal Herrian ere baditugu […]

Bilboko aratusteei hasiera eman diote Bilboko Konpartsek, otsailaren 3an, Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketarekin. Eta POTTO saioko kideak ere han izan ginen, POTOJORRAN bertso-eskolako lagunekin batera, lotsa barik kantuan eta dantzan taulagainean. Gaurko saioan, Bilboko gure Kafe Antzokian izandako Kopla Txikien txapelketaren berri eman dugu eta bertso-eguneko zenbait lagin […]

Bilbao 700 fundazioak  antolatzen duen Musika Musika jailadiak Europako Gerrartean sortutako konposaketak izango ditu ardatz.  Europaren historiako sasoirik gorabeheratsuenetako bat jorratuko du aurten, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko urteak hain zuzen. Zehatz esanda, 1914 eta 1945. urteen arteko tartea; kontinente zaharrera aldaketa sakonak ekarri zituen garaia izan zen. Aurten, […]

Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]

Zinbegoak jaialdiaren 15.edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izango da, maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatuta arau sozial edo estetikoengatik. Zinegoak 2018 otsailaren […]

2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin […]

Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die  Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera.  Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte […]