Gaurko Potto saioan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan murgildu gara. Asteburu honetan izan ditugu txapelketaren lehenengo bi saioak: Bilbon eta Derion.
Udaberriko faseari hasiera eman diogu Bilbo hiria irratian, eta aurreneko bi saio horietako bertso ale preziatuenak helarazi ditugu, baita protagonista batzuekin izandako prosa jarduna ere. Bilbon, Ekaitz Larrazabal “katxo”, garaile; eta, Derion, Malen Amenabar.
Gazteena dugu etorkizuna! entzun eta gozatu kantuez.
Aurreikusita zegoen moduan, eguerdian eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin. Ehuka gazte zenbiltza Plaza Berriko arkupeetan euren proiektuen mahaietan. Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar […]