Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera bikoteen inguruan mintzatu gara. Bikote  harremanen arteko erlazioak aztertu ditugu. Bikotea motak zehazteaz gain horiek nola eraikitzen ditugun aztertu dugu. Bikote bat sistemarik txikiena da, baina ez da soilik bi pertsonen arteko batura , baizik bi pertsonen artean dauden interakzioen ondorioz eraikitzen den harremana […]

Gaurko saioan  Elon Musk ikertzaile eta teknologien adituaren  proiektuak ezagutu ditugu, baita Amazon-enak ere. Bestalde, futbolaren eskubideen inguruko gatazkak aztertu eta etorkizunean gertatu daitekeen ingurua mintzatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean243.mp3 Deskargatu hemen.

Loraldia jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean, Martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, euskal kultura ardatz duen festibala dugu. Ekitaldi ugari ekarriko ditu Loraldiak, asko erabateko estreinaldiak izango dira, 11 inguru, beste asko bakarrik Loraldian ikusi eta gozatzeko aukera izango da, esaterako 2Dabilen harriari so” kontzertua Azukre koxkorrak Ruper […]

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz […]

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian. Gaurko POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilboko Erronda kaleko tabernetan antolatu den II. Bertsoerronda sariketa izan dute hizpide. Aurreneko kanporaketa otsailaren 6an jokatu zen Errondabide tabernan, ta eguneko grabazioak (hautatutako bertsoak) ekarri dituzte uhinetara; hori nahikoa ez eta Bertsoerronda sariketaren antolatzaile-taldearen […]

Gazte-gazteak kalean lapurretarako jendea jipoitzen. Urrunegi egin egoerak, eta hil ere bai. Gai gogorra da eta gabonetan Bilbon kasu ugari jarraian, mina, salaketa, ezina, etsipena,… Eta elkarrizketa zabal-zabal: gogorrago ekin behar ote? Gizarte babesa eta aurrezaintzan, hezkuntzan, tutoretzan medio gehiago behar ote? Eta gaia bateko eta besteko muturretaratzeko azpi-jokoak, ziur […]