Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko protesta ekintza burutu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilboko Udaletxe parean. Gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan egoera larria bizi dute. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbo tamainako hiri batean ulertezinak  diren egoerak gertatzen ari direla adierazi […]

Gai zinez larria da minbiziarena. Mendebaldeko gizarteetan itzelezko indizeak dituen gaixotasuna da, nahiz eta dagoeneko ez duen lehen bezainbesteko ikararik sorrarazten beraren izena entzute hutsarekin. Izan ere, medikuntzak eta ikerkuntzak azkenaldian aurrerapauso nabarmenak eman dituzte eritasun gaurdaino hilgarri hau hautemateko eta sendatzeko orduan. Ikerbasqueko ikertzailea den Arkaitz Carracedok xehetasunez adierazi […]

Inunek disko berria aurkeztuko du martxoan.  “Berreginez” eta “Da nola” lanak plazaratu ondoren “Aingurak” diskoaren kantu berriak ekarri ditu Kafe Antzokiko tauletara. Bira berri honi hasiera emateko Mikel Inunziagak musika talde nabarmena bildu du. Dani Tomás, Bihotz Gorospe, Argibel Euba eta Ekain Alzola musikariak izango ditu alboan eszena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180309_Rafa_rueda_Inun.mp3 Deskargatu hemen.

2018koa, maiatzaren 27an ospatuko da Ibilaldia,  Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da; izan ere, 1995ean, Sinestezina lelopean, Bizkaiko Ikastolen jaia burutu baitzuen. Taup! da aurtengo Ibilaldiak izango duen leloa. Bihotzaren taupadaren onomatopeiaren indarra agertzen da. Bizirik eta martxan, “taupaka” dagoen hezkuntza-proiektua. Ze Esatek taldeak egin du aurtengo […]

Iratxe Jaio  eta  Klaas Van Gorkum artistak Neure ama Roman hil da erakusketa irekiko dute gaur La taller espazioan.  Osagai hauek ditu erakusketak,  34 minutuko dokumentala,  Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan, horietako hainbat horman ipinita. Dokumentalean faltsutasunaren aldeko bi lagun eta benekotasunaren aldeko beste bi. Erakusketaren nondik […]

Pankartaz, amantalez, pintaketaz eta kolore morez josi zituzten emakumeek kaleak. Jai  giroa nagusi, baina aldarrikapena ere. Goizeko deialdietatik Bilbo jendez lepo egon zen. Egun  osoan zehar beltza eta morea izan ziren nagusi eta oihu bat besteen gainetik “Gora Borroka feminista”. Emakumeen aniztasuna aldarrikatu zuten, eta hori islatu zen Bilboko kaleetan, […]

“Tío Manolo” patriarka haserre zen Euskal Herrian ijitoengan zabaldutako aurreiritziak zirela eta. Hurbil zuen Josunek (haren iloba) eta horrek eta bestek mugitu zuten bertako ijitoek mendetan zehar garatu zuten hizkera, erromintxela, aztertzera. 1995 bueltan Bilbo aldean ziren azken hiztunekin ikerlan polita burutu zuten. Amaitu eta argitaratu gabe geratu bazen ere. […]