Fibromialgia, ekonomiari komeni zaion gaixotasuna

Inork ez daki zerk sortzen duen, ezta nola osatzen den. “Gaixotasun” honen azpian egon daitezken arrazoiak azaltzen saitu da gaurko saioan Oier Gorosabel.  Gero eta paziente gehiago daude gorputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kexu direnak. Paziente horiek medikuz mediku pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “zurea nerbioak dira” eta halakoak entzuten. Medikuek ere ez dakite zer egin beraiekin; erremedio guztiak frogatu dituzten arren, txitean-pitean dituzte kontsultako itxarongelan. Halako batean, diagnostiko miragarria heltzen da: “Fibromialgia duzu eta sendaezina da”. Osasunerako Mundu Erakundearen definizioan, fibromialgiak sintoma anitz eta aldakorrak ditu: gorputzean sakabanatutako edo leku konkretu bateko mina; bizi-gogo falta; lanera joateko gogorik eza; nekea; lo egin ezina; heste arazoak; hileroko mingarria; bihotz aldeko estutasun sentsazioa; puxika arazoak; zorabioak; begi-aho lehortasuna; bista graduazio aldaketak…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur abiatuko da Gutun Zuria literatura jaialdia

ar. Api 24 , 2018
Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra. Naturaren defendatzaile unibertsala eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela 200 urte betetzen direla-eta, jaialdiak hausnarketa piztu nahi du, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin […]

Honekin lotuak