Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? […]

Ehunka euskal hiztun bildu dira Azkuna Zentroan euskara praktikatzeko. Mahaitxoetan taldeka jarri eta proposatutako gaiak jorratu dituzte. Lau txanda egin dira egunean zehar eta ikastetxeetako ikasleak, euskaltegietako ikasleak eta beste hainbat bilbotar animatu ziren Berbagunera. Euskara ikasteko eta barneratzeko gakoa praktikan dagoela azpimarratu du batek baino gehiagok eta euskaraz hitz […]

BECeko final handiaren atari-egunetan, prosa eta bertsoa uztartu ditugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Miren Amuriza elkarrizketatu dugu eta txapelketan izandako ibilbidearen zertzeladak eman dizkigu. Biba zu!! Horrez gain, finaleko zortzikotearen berbak izango ditugu (prosan), eta txapelketan egindako zenbait ariketa entzungo (bertso-kantuan). Zelan ez, gure POTTO saioan ezin da falta […]

Abokatutzako eta Osasuneko hainbat  profesionalek bat  egin dute Sarek deituta urtarrilaren 13an Bilbon egitekoa den manifestazioarekin, “arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko”. Legea “arma politiko” gisa eta “mehatxu egiteko” ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak “dagoeneko beteta […]

Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]

Hincapié aldizkariarekin argitaratu du Ahoztar Zelaieta kazetariak Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV liburua. Egilearen esanetan “diagnosia da, EAJri lotutako ustelkeria ulertzeko faktore determinanteak” aztertzen ditu liburu honetan. Ustelkeriari lotutako bosgarren goiburua du aurtengoa, izan ere, duela bost urte Txalapartarekin argitaratu zuen Jóvenes Burukides Bizkainos, ondoren La Casta vasca, […]