Erroa argitaletxeak lau liburu eta bi disko berri aurkeztu ditu ostiral eguerdian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Erroako editore Xabier Monasteriok aurkeztu ditu Zirimiri bilduma berriko lehen lau liburuak. Liburu laburrak, irakurtzeko errazak eta, Euskara errazean bildumakoak bezala, euskara ikasten ari direnentzako aproposak. Behinola Gara argitaletxeak argitaratu eta urte luzez oso […]
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]
Ostegunean, abenduaren 14an, Berbagunearen 6. edizioan 1.000 lagun inguru elkartuko dira Azkuna Zentroan hainbat mahairen inguruan euskara erabiltzeko eta partekatzeko. Euskaraz jakin eta hitz egiten dutenen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topagunea da Berbagunea, euskaraz hitz egiteko giro lasaian. Ostegunean, egun osoan zehar, 09:30etik 19:30era, adin eta maila guztietako pertsonak mahai […]
Gaur Mariaren bihotzean kokatuta dagoen Sarean topagunean, ekonomia zirkularra izango dute mintzagai. Ekonomia zirkularra badirudi bogan dagoen hitza dela, baina zer esan nahi du ekonomia zirkularrak? Unai Gazteluk eman dizkigu azalpenak. Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko. Hartara, ez […]
Aste honetan Durangoko Azokara mugitu gara saio berezia egiteko. Berrien atalan, teknologiari buruz hitz egiten dugun bitartean, Azokaren gune ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkarrizketetan, berriz, bost proiektu ezagutzen ditugu: Gamerauntsia, Arbi, Wikipedia Euskeraz, InspiraSTEAM eta Sarean.eus irratsaioa; sormenaren lurraldeak eman dizkigun bost egun hauetan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok […]
Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa […]
Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barrena liburua aurkeztu du gaur ahotsenean. Euskal Herriko emigrazioa kontuan harturik, Argentinan euskal kolonia bat sortzeko Florentzio Basalduaren proiektuaren historia bildu du Altonagak liburu honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171209_kepa_altonaga.mp3 Deskargatu hemen.
Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait proposamenen bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira. Agentzia feminista […]
Garazi Arrula Ruizek itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia ikasi zuen . Haurrentzako eta helduentzako zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara, besteak beste, Walter Benjamin, Anaïs Nin eta Amélie Nothomben obra bana. Gu orduko hauek du lehen liburua. Garazirekin batera izan gara. Zortzi ipuin bildu ditu bertan. Komunikazioa edo inkomunikazioa da ipuin […]
Euskal hedabideen egoeraz jardun dugu Behategia, Euskal Hedabideen Behatokia koordinatzen duen Libe Mimenzarekin, aurtengo urtekaria Durangoko Azokan aurkeztu ondoren. Aurtengo txostenean hainbat azterketa eta gogoeta biltzen dira, besteak beste, kazetaritzan gertatutako zenbait aldaketa, zentsura eta kontrol ahaleginak, Kataluniako eta Euskal Herriko hedabideen joera berritzaileak, euskal hedabideen webguneetako trafikoaren azterketa eta […]
