Aste honetan Gasteizeko Europa Biltzar Jauregitik pasatzen gara, Araba Encounterren laugarren edizioa ikusteko. Hortaz aparte, Sarearen neutraltasuna eta Errealitate birtuala ezagutuko dugu gehiago. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean239.mp3 Deskargatu hemen.

Larrean (Amorebieta) sortua. Barne-barnea duen lurralde umezarokoa. Mugimendua da bizitza, eta holaxe maite du. Mugimendu fisikoa, eta ideien mundu magikoan irristatzera jolastea. Ametsei erreparatu eta ametsak norberak irakurri. Aldaketa urtea Zinebin. Zorionekoa Ines, azken urteotan bertan izan duelako habia, zinemazale handia izanik. Ernesto del Ríok erretiroa eta ordez, Vanesa Fernández […]

Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia Maialen Lujanbio hernaniarrak. Bigarren Aitor Mendiluze izan da eta atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Bilbo Hiria irratiak zuzenean eskaini zuen saio osoa, goiz eta arratsaldez. Gaurkoan txapelketaren osteko balorazioak entzuteko aukera izan […]

Hastear da Bertso Txapelketa Nagusiko finala BEC-en. Gu hemen gaude zuzenean, eta hemen egongo gara egun osoan, zuzeneko seinalea Potto saioko lagunen komentarioekin igortzen. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izango gara mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Has dadila olinpiada […]

Gaur Lur etxean gelditu da katarroa harrapatu duelako putzuetan jolasteagatik. Amamak egiten ditugun gauza batzuk ondoriok  dituztela eta hauek irakasten digutela hurrengo baterako zuzen jokatzen azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/18-gaurezdagoeskolarik-okaltxo.mp3 Deskargatu hemen.

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken larunbatean. Ane Guria eta La Basu Eskina Femeninako kideak dira antolatzaileak eta gaurkoan irratian izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171215_BAZTERFEST.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Aitor Elduaienek eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. […]

Mugimendu Feministak martxa antimilitarista eta feminista egingo du bihar Santurtzin. Feministok gerraren aurka lelopean. Mugimendu feministak bat egingo du mugimendu antimilitaristarekin, mugimendu feminista historikoki posizionatu da armagintza eta bortizkeria estrukturalen aurka. Greenham Common kanpaldia, antimilitarismo feminista, desobedientzia edota erresistentzia bezalako hitzak entzutean. 80. hamarkadan egindako ekintza hura inspirazio iturri eta […]