Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko.  Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat […]

Vespa Velutina Nigritorax liztor asiarra da erle europarrari atera zaion azken etsaia. Euskal Herriko erlategietan agudo ari da hedatzen kalamitatea, erlezainen etsipengarri. Espezie inbaditzailea dugu, kalte handia eragiten duena. Gaurkoan Izaskun Perez de Heredia eta Sara Arkotxa biologo eta ikerlariak batu zaizkigu, Liztor Asiatikoaren inguruko doktoretza egiten ari dira, Ander […]

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu. Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero… 2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta […]

Argia astekariaren errepaso egin dugu lander Arbelaitz kazetariarekin. Eneko Gorriri egindako elkarrizketaz aritu gara, Baiona-Angelu-Biarritz eta Ipar Euskal Herriko euskararen egoeraz esandakoez. Argia.eus-ek 20 urte bete izana ere izan dugu mintzagai, eta azkenik Andeka Juradori egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera, sare sozialetan bertxiotutakoengatik zigortua izan baita. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171130_LanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Gaur bertan aurkeztuko dute Susana Andino Galtzagorri elkarteko kideak aurkeztu digu proiektua. Emakumeen Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazioa […]

Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto […]

Gaurkoan  abokatuen inguruko telesailak izan ditugu hizpide. Lehenengoa “Suits” telesaila izan du hizpide. Estatu Batuetako abokatu arrakastatsuak ditu protagonista. Telesailak saririk jaso ez badu arrakasta handia izan du. Abokatua ez den abokatua du tramako protagonista. Bigarren telesaiala The Good Fight telesaila, The Good Wife arrakastatsuaren spin-off-a. Christiane Baranskik jokatzen du […]