Silvia Federiciren Caliban eta sorgina aurkeztu dute Ahotsenean, lehen aurkezpena izan da eta gendez lepo bete da aretoa, Federiciren hitzek ireki dute aurkezpena. Eskafandra bildumaren hirugarren liburu dugu hau. Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako […]

Bilbori buruzko historia ofizialak ahaztu asko utzi ditu bazterrean. Horietakoak izan dira emakumeak, horietakoa izan da euskara. Bietatik zeukan Bizenta Mogelek (1782-1854) eta, hortaz, nekez agertuko da gure udalerriko historia jorratzen duten liburuetan. Hogeita bi urterekin, Ipui onak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, berriz, bertso-paperak eta itzulpenak egin zituen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171205_Gomutan34.mp3 […]

Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat […]

Xerezaderen artxiboak Jaume Gelaberten “Ur bila basamortuan” ipuina entzuteko aukera eskaintzen digu. 2017ko  udaberriaren bukaera aldera Jaume Gelabert Palestinan izan zen, Al-Khalil hirian zein inguruko eskualdean. Bertatik bertara izan zuen beduinoen egoera ezagutzeko aukera, eta Israelgo Gobernuak ezartzen dizkien bizi-baldintza onartezinez oharturik, basamortuko biztanleen errealitatea ezagutarazteko asmotan kronika idatzi zuen. […]

Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu  kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi […]

Aste honetan, Black Friday-aren ondorioak sufritu eta gero bueltatzen gara Kontaktu gabeko txartelak, roaming-aren tarifak eta Puntueus fundazioak egunotan dituen .eus domeinuak merkeago eskuratzeko aukera komentatzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean237.mp3 Deskargatu hemen.

Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]

EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), […]

Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk […]