Animalismoa gizarte mugimendu berria da eta dirudiena baina gutxiago du zerikusirik ekologismo sozialarekin. Azken honek proposatzen duen biozentrismoa ez du aintzat hartzen animalismoak, bere erro filosofikoak bestelakoak direlako. Asmo etiko irmoekin, planteamendu politiko eztabaidagarriak ditu mugimendu berri honen ertz erradikalenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-009-Animalismoa.mp3 Deskargatu hemen.

Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta) antzezlana. Abenduak 13an Bilborock aretoan ikusteko aukera izango dugu. Taula gainean Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktoreak. Gaurkoan Enekorekin berba egiteko aukera izan dugu. Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute […]

Bihartik hasita larunbata bitartea “ Orue kartzela, andreak, iragana eta duintasuna” jardunaldiak antolatu dituzte Santutxun.  1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. “Gudari eta miliziano andrazkoak eta errepublikazaleei laguntza ematen zieten andrazkoak espetxeratzeko leku bat nahi zuten faxistek”, eta funtzio horixe bete zuen […]

Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Hizkuntza-proiektua ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da. Bertan,ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan,barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere […]

Aste honetan Black Friday-a berriro heltzen da gure bizitzetara, tresna eta aparatu berriak bisitatzen ditugu eta Ondare Eskualdaketen Zerga azaltzen dugu, Ogasun Publikoaren adierazpenak komentatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean236.mp3 Deskargatu hemen.

Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuen emakumearen ahotsetik. Alfabeto berri bat aldarrikatu zuen Amaia Lasak, zuriek esklabotzan erailtzen zituzten beltzek jazzarekin aldarrikatu zuten hura, bizitza eta mundua izendatzeko alfabeto berri bat. Amaia Lasa Josetxo Goia-Aribe, […]

XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren […]

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]