BERBAZ: Gorka Hernández, maixu, artisautza eta artezautza

Gazte-gazteak kalean lapurretarako jendea jipoitzen. Urrunegi egin egoerak, eta hil ere bai. Gai gogorra da eta gabonetan Bilbon kasu ugari jarraian, mina, salaketa, ezina, etsipena,…
Eta elkarrizketa zabal-zabal: gogorrago ekin behar ote? Gizarte babesa eta aurrezaintzan, hezkuntzan, tutoretzan medio gehiago behar ote? Eta gaia bateko eta besteko muturretaratzeko azpi-jokoak, ziur aski. Gorkak hurbil samarretik ezagutzen du gaia, txikitatik arazo artean bizi izandako ume askoren laguntzaile ibili ohi delako. Kontsumora bultzatzen gaituen gizartean eskasia ekonomikoan eta helduen erreferente egokirik gabe hazitako umeak ditugu. Hezkuntza bidezko gizarteratzean sinesten du Gorkak. Artisautzak eta esku-lanak ere gogo-gogokoak ditu. Norbere barnera biltzen eta horren bitartez mundu zabalarekin zubiak eragiten laguntzen duela badaki. Horixe da bere esparrua. Horregatik da bera “maixu”. Eta, atara dugu argi, zenbat eta oreka ekonomiko handiagoa pertsonen artean, are eta muturreko indarkeria gutxiago. Eskandinaviako herrialdeak eredu.

Kantak:
Suaren gainean dantzan (Hertzainak)
Goiza mundu zoriontsuan (Morau)

 
Erreferentziak:

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilboko Erronda kaleko tabernetan antolatu den II. Bertsoerronda

ol. Ots 16 , 2018
Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian. Gaurko POTTO saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilboko Erronda kaleko tabernetan antolatu den II. Bertsoerronda sariketa izan dute hizpide. Aurreneko kanporaketa otsailaren 6an jokatu zen Errondabide tabernan, ta eguneko grabazioak (hautatutako bertsoak) ekarri dituzte uhinetara; hori nahikoa ez eta Bertsoerronda sariketaren antolatzaile-taldearen […]

Honekin lotuak