Euskal hedabideen egoeraz jardun dugu Behategia, Euskal Hedabideen Behatokia koordinatzen duen Libe Mimenzarekin, aurtengo urtekaria Durangoko Azokan aurkeztu ondoren. Aurtengo txostenean hainbat azterketa eta gogoeta biltzen dira, besteak beste, kazetaritzan gertatutako zenbait aldaketa, zentsura eta kontrol ahaleginak, Kataluniako eta Euskal Herriko hedabideen joera berritzaileak, euskal hedabideen webguneetako trafikoaren azterketa eta […]

Enekoitz Esnaola kazetariak idatzitako Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua aurkeztu zuen atzo azokan BERRIAk. Elkar argitaletxearekin batera argitaratutako liburu honetan 2011ko Aieteko adierazpenetik Baionan erdigunea izan zuen 2017ko armagabetze egunera arteko kontakizuna osatu du Esnaolak. Egileak aurkezpenean esan duenez “Kontakizuna, errelatoa, hor dago euskal gatazkaren korapiloa”. Bilbo Hiriari azaldu […]

Kalakan hirukoteari beti gustatu zaio bide berriak probatzea eta beraien azken ikuskizunean ere hala egin dute. Oraingoan, “Duo L’incontro” musika klasiko bikotearekin zuzenean aritu ostea, Lamin deituriko dikosa osatu dute. 12 kantu bildu dituzte errepertorio klasikoa baina baita herri musikatik etorritakoa. Xan Errotabehere izan da gurean, disko berriz eta esku […]

Eibarko eta Azkoitiko hirukoteak rock alternatibo doinu freskoak bildu ditu beraien diskoan. Iaz sortutako zen taldea eta hilabete batzuk beranduago beraien diskoa ekoiztea pentsatu zuten. Koldo Sagarzazu bateria joleak adierazi duenez, hasieratik “helburu argiekin” ekin zioten bideari . Zuzeneko kontzertu batzuk eman dituzte jada, baina aitortu dute hasierak ez direla […]

Durangoko azokak bigarren eguna du. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearekin berba egiteko tartea izan dugu. Pozik agertu da lehenengo egunak ekarri duenarekin. Gune guztietan ikaragarria izan da ikusleen erantzuna. Aurtengo leloari ere erreparatu diogu “sormenaren lurraldea Da”. Azkenen finean azokaz gain sortzaile, ikusle eta euskaltzaleen plaza bilakatu da azoka. Argizaiola […]

Webgunetik paperera igaro dira Topatu proiektuaren lanak. 2016-2017 ikasturtea hilabetez-hilabete banatu eta horietako bakoitzean argitaratutako lanak kaleratu dituzte urtekari formatuan. Amaia Ramirez Topatuko kideak kontatu digunez, beharrezkoa ikusi zuten euskarriz aldatzea, paperak ematen dituen aukerez baliatzeko. Proiektua aurrera eramateko, crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten, eta beraien helburu behin lortuta, hainbat […]

Lan berria kaleratu du Andu Lertxundi idazleak, Horma izenburupean, eta gaur goizean aurkeztu du Ahotsenean. Itzultzaile bat da istorioko pertsonaia nagusia, eta komunikazioa inkomunikazioa da funtsean landu duen gaia. Lehenego Horma lanaren abiapuntua zein izan den kontatu digu. Hormak islatzen du inkomunikazioaren ertza, edo guk pilota jaurti eta hark itzultzen […]

Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoak 30 urteko ibilbidearen inguruan mintzatu dira gaur Durangoko azokan. Areto Nagusia txiki geratu da pailazoen hitzak entzuteko. Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko aukera izan dugu. 30 urteetan bizitako abenturak eta bizipenak partekatu dituzte, bide batez, azken uzta aurkeztuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171205_JoseMariaAgirretxe.mp3 Deskargatu hemen.

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak apirilean aurkeztu zuten eta gaurkoan ere Durangoko azokan aurkeztu dute. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera etorri […]