POTTO: BEC-eko final handiaren atari-egunetan

BECeko final handiaren atari-egunetan, prosa eta bertsoa uztartu ditugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Miren Amuriza elkarrizketatu dugu eta txapelketan izandako ibilbidearen zertzeladak eman dizkigu. Biba zu!!

Horrez gain, finaleko zortzikotearen berbak izango ditugu (prosan), eta txapelketan egindako zenbait ariketa entzungo (bertso-kantuan). Zelan ez, gure POTTO saioan ezin da falta agenda-proposamena….eta sorpresarik be badugu: irratian zozketan jarri ditugun finalerako 2 sarrera bikoitzak irabazi dituztenen kantua!
Biba bertsoa

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Berbagunean hamaika lagun euskaraz hitz egiten #berbagunea

og. Abe 14 , 2017
Ehunka euskal hiztun bildu dira Azkuna Zentroan euskara praktikatzeko. Mahaitxoetan taldeka jarri eta proposatutako gaiak jorratu dituzte. Lau txanda egin dira egunean zehar eta ikastetxeetako ikasleak, euskaltegietako ikasleak eta beste hainbat bilbotar animatu ziren Berbagunera. Euskara ikasteko eta barneratzeko gakoa praktikan dagoela azpimarratu du batek baino gehiagok eta euskaraz hitz […]

Honekin lotuak