Adin txikiko transexualen familiek ekitaldi xume batekin ospatuko dute euren errealitatea ikusarazten emandako hamarkada. Naizen sariak emango dizkiete Kattalingune eta Harrotuko langileei eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Ekitaldian, maiatzean Bilbon izango den Nazioarteko Biltzarra aurkeztuko dute. Bertan bilduko dira hainbat herrialdetan haur eta gazte transen inguruan ikertzen eta lanean […]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigorekin Iñigo Cabacas Herri Harmailako kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur. Jazarpena duela urteetatik dagoela argi adierazi digu, baina gaineratu du jazarpen hori duela urte eta erdi inguru areagotu egin dela. Jasotako isunek maila ekonomikoaz aparte, maila […]
Asteon Hil Argi elkartzea ezagutu dugu eta elkarteko kide den Amaiarekin aritu gara solasean. Hil Argi elkartea heriotzaren ezagutza zabaltzeko helburua duen elkartea da. Heriotzaren inguruan, maila guztietan, dagoen tabua apurtu eta gai honetan herritarrak ahalduntzen lagundu nahi dugu. Elkartean hainbat ekimen ditu eskuartean, besteak beste, Gehiago Gara egitasmoa, hiltzear […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Planik gabe geratzea ez da aukera, animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250131_ageda_unairen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Azaletik abiatuko dugu errepasoa eta bertan gizon baten aurpegia ikus dezakegu eta lerroburu hau irakurri, “Palestinako erresistentziaren oinarria Laborariak Lekukotasunak jaso dituzue lurralde okupatuetatik”. Arrantzari buruzko ikerketa bat. Arrantza handiak txikia jaten du; nobedaderik ez. Baina datu askorekin dator txosten bat. Sarah Babiker kazetaria da, El Salto-n ibilia orain arte, […]
Kamikaz Kolektiboak hamar urte bete ditu eta “Renata” komedia distopikoarekin ospatuko dute urteurrena larunbatean Durangoko San Agustin kulturgunean. Iraia Elias kolektiboko kidearekin egon gara solasean. Antzezlanak bizitzari zentzua bilatzearen bidaiaz hitz egiten du; hau da, heriotza ere presente izango du antzezlanak. Iraiak kontatu digu oholtzan lau aktore egongo direla taulagainean: […]
Garai batean energia nuklearraren eta energia-iturri fosil kutsagarrien alternatiba garbi eta ekologikotzat hartzen zen energia eolikoa. Egun, aldiz, gero eta eskualde gehiagotan ikusten ditugu parke eolikoen errefusa aldarrikatzen duten mugimenduak. Haize errota gero eta handiagoak daude gure mendietan, gero eta eragin handiagoa duten parkeetan eta, beraz, naturguneak gehiago suntsitzen dituzten […]
Kilimak taldearen Irrikitan kantuarekin abiatu dugu gaurko elkarrizketa. Kilimak taldeak bigarren lana aurkeztu dute. Irrikitan du izenburua, 8 kantu berri runbatik haratago eramango gaituztenak. Izan ere disko berri honetan bestelako erritmoak bilatu dituzte. Gurean ditugu Agus. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250130_kilimak_irrikitan.mp3 Deskargatu hemen.
Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformak “osasungintza publikoaren alde!” lelopean manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Herri Plataformako Mireiarekin hitz egin dugu eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Mireiaren hitzetan, osasungintza publiko duina eta kalitatezkoa eta murrizketekin amaitzea eskatuko dute manifestazioan. Gaineratu du, garrantzi berezia jarriko diotela lehen arreta […]
Familia migratuei gizarte eta hezkuntza akonpainamendua eskaintzen dien Familia Laguna programa hiru ikastetxe berritara zabaldu da. 10 urteko ibilbidea duen ekimen honek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 23 ikastetxetan egiten da. Programak eskolara iritsi berri diren familiak eta tokiko familia boluntarioak harremanetan jartzen ditu, euskaran murgiltzea eta komunitatean egokitzea erraztuz. Gainera, […]
