Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala eta Urko Redondo, ikusiko ditugu eszenan. Hiru antzezleez gain, David Aguilar […]
Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu dituzte. Lau saioko jardunaldiak izan ziren Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Erresistentzia hitzaren inguruan oraingoan. Bi adiera ditu […]
Gaurko saioa Esti Markezen bigarren lan luzearekin hasiko dugu, Atenporal izena jarri dio eta bederatzi abesti bildu ditu bertan. Bere webgunean honela aurkezten du: “Bukaera eta hasierei buruzko album bat, egunsenti eta iluntzeei buruzkoa. Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe”. Bidaia on! […]
‘Hazia erein’ leloa aukeratu du Emakumeak Zientzian egitasmoak aurtengo ediziorako. Mezu horrekin adierazi nahi dute, zientzian berdintasuna lortzeko bidean, ekintza txikienek ere aldaketa handiak ekar ditzakeela. Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira ekintzak. Edurne Gaston Estanga Elhuyarreko kidea eta Emakumeak Zientzian ekimenaren koordinazio-taldeko kidea izan dugu gurekin. 35 euskal erakundek […]
Hilabetero egiten dugu bat AEKren AIZU aldizkariarekin, eta noski, urtarrilean ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabete honetako protagonista Udane Juaristi margolaria da, Udatxo ezizenez beharbada ezagunagoa dena. Kontu askoren artean, arteaz, hormetan margotzeaz eta Oviedon egindako lanaz aritu dira. Laburrean, Joanes Echeveste, Pontx pailazoa, elkarrizketatu dute; pailazo izatea eta […]
Beste aste bat, beste saio bat; eta Marea Urdina elkartearen berri izan dugu asteon. Elkartearen helburua inklusioa da: eskolan, kirolan, kulturan eta aisian. Urola Kostako aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren ekintza eta dinamiketan leku bat izateko lan egiten dute. Aritzekin aritu gara solasean eta bera kontatu digu elkartearen […]
2025eko aurrenekoan etxera begira jarri gara; Euskararen mugetatik kanpoko lurrak konkistatu dituen kirol modernoa aztertu dugu: ARTZIKIROLA. Artziniegan sortu eta mundura zabaldu den kirol inklusiboaren berri ekarri digu Anjela Vadillok. Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta “Milion dollar baby” pelikulatzarra ikusteko gonbitea egin digu Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Planik gabe geratzea ez da aukera, animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250117_kermanen_ikasleak_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
Hiru gai ekarri ditugu astero bezala Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azaleko gaia Euskal pilota selezioarena izan da, zertand e auzia azaldu digu. Ander Zangitu, arkitekto gazte bergararra. Elkarrizketa interesgarria, bestelako ikuspegiak ematen ditu, besteak beste etxebizitzaren auziaren inguruan. kultura alatean LYD animaziozoko pelikularen inguruko artikula landu dute. ami Younis kazetari eta […]
Bihar izango da Danbaka Musika Lehiaketaren finala. Arrasateko Del Val, Oñatiko Malko eta Arrasateko Rebel Noise taldeek osatuko dute finalaren gaua, Bergarako Seminarixoa aretoan . Areto kanpoaldeko chill out gunea, berriz, Bergarako Turtukiña Kolektiboak girotuko du.Seigarren edizioa du musika lehiaketak eta aurten ere parte hartze handia izan du lehiaketak. Nobedade […]
