MUSIBLA #259: The Heavy Heavy, The Dare, Tu-k, Fat Dog, Itzek, EZEZEZ, Body Meat

Gaurko saioari hasiera emateko The Heavy Heavy taldeak One Of A Kind izenez argitaratu berri duen bigarren lana entzungo dugu. Georgie Fuller eta William Turner sortzaileek ondu dituzte abestiak, hamabi abesti, hain zuzen ere. Soinu psikodelikoa eta folk britainiar eguzkitsua. Hurrengo taldea The Dare izango da. LCD Soundsystem taldekide berberekin ekin dio aldi berri bati Patrick Smith-ek. What’s Wrong With New York izeneko estreinako diskoa soinu britaniarrez josita dator dance-rock deritzon kodean idatzita. Piztiak taldea, Piztiak izan baino lehen, Tu-k izan ziren. 80ko urtetan han eta hemen ibili ziren baina proiektu hori desegin zen Txomin Uribek eta Josu Aranbarrik Piztiak taldea sortu zutenean. Hala ere, opari eder batekin datoz. Izan ere, orduko abesti horiek birgrabatu baitituzte eta Tuka Esaten Da diskoan bildu. Dance-rock bai, badago, eta 80ko bateriak eta… deskubritu behar den diskoa. Fat Dog taldearen musika entzungo dugu hurrengo tartean. Banda britaniarra da eta sumatzen da. Hauek ere, dance aldera makurtzen dira. Euren lehenbiziko diskoa Woof da eta gaur jarriko dugu pare bat abesti bertatik. Itzek taldeak Bi Mile Hitz izeneko EPa kaleratu dute orain gutxi. Euren estreinako grabazioa da eta entzunaldi ugarirekin ere ez da agortzen. Pixkanaka sartzen diren abestiak dira. Hemen Itzek-zaleak gara, zalantzarik gabe. EZEZEZ taldearen azken diskoa ere entzunaldiz entzunaldi hazten doan grabazioa da. Rock klabean idatzitako abestiak dira, baina ñabardura askorekin. Katuzaldia diskoa ekarri dugu zenbaitetan hona, eta gaur ere beste bi abesti. Eta bukatzeko Body Meat taldearen abesti bat, Starchris diskotik.

 

Deskargatu hemendik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XII. Itsas Martxa egingo da larunbatean Plentzian, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko

og. Uzt 3 , 2025
Larunbat honetan ospatuko da Plentzian Euskal Herriko presoak etxeratzearen aldeko XII. Itsas Martxa. Urtero legez, aldarrikapena izango da ekimenaren ardatz nagusia, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako. Martxaren helburu nagusia euskal errepresaliatu politikoen eskubide urraketak salatzea eta haien askatasuna exijitzea da. Hala ere, aurtengo edizioan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko […]

Honekin lotuak