“Between Goodbyes” dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025 sari nagusia

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak atzo ospatu zuen bere itxiera ekitaldia eta 2025eko edizioaren irabazleak jakinarazi ziren. Jota Mun zinegilearen Between Goodbyes dokumentalak eraman zuen Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin. Epaimahaiak filma nabarmendu du “pertsona adopatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko erabiltzen den trebetasun eta edertasunagatik”. Horrez gain, dokumentalak Lesbianismo eta Genero sariaren eta DOK kategoriaren irabazle ere izan da.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko kaleak harrotasunez eta borrokaz bete dira E28an

ar. Uzt 1 , 2025
Ekainaren 28an milaka herritar atera dira Bilboko kaleetara, Sexu eta Genero Askapenaren Aldeko Harrotasunaren eta Borrokaren Egunean, Bizkaiko E28 Koordinakundeak deituta. Aurtengo manifestazioaren ardatz nagusia transfobiaren aurkako borroka izan da, eta protesta goizez egin da lehen aldiz, BBK Ria makroekitaldiagatik arratsaldeko tartea kentzeagatik. Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa leloa izan zuen […]

Honekin lotuak