Atzo hasi zen Euskarabenturaren zazpigarren aldia, Atharratzen. Hilabetez, uztailaren 31ra arte, 126 jzioquitarrek, hala deitzen baitiete espedizioko parte hartzaileei, eta 26 antolatzailek Euskal Herria zeharkatuko dute. Urtero bezala, abentura ez da ibilaldi soila izanen, harremanak sortzeko, Euskal Herria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko arnasgunea izanen da. Olatz gazte bilbotarra eta Asier antolatzailea izan dira gurekin solasean.
Deskargatu hemen.

