Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, EHGAMek hotelaren itxiera eskatu du gaur, hainbat eragilerekin batera emandako prentsaurrekoan. Gai onen bueltako xehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta bertako Gabrik emandako azalpenak entzun ditugu. Hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuta, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko […]
Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, […]
Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita estatu mailan ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian gehiengo sindikalak Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu du; CCOO eta UGT ere batu dira dinamikara. Agenda sindikala […]
Euskal pilota federazioaren hauteskundeak aztertu ditugu; Joxe Mari Mitxelenak buru duen ‘Pilota Zazpi Haizetara’ eta Enaitz Olaetaren ‘Euskal Pilota Mundura Taldea’ hautagaitzak astindu ditugu. Joxe Mari eta Enaitz elkarrizketatu eta… Musika goxoarekin bat, kazetari Naiztarren ekarpen hirukoitza: Ane Urkiri + Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate) Maite Sarasolaren bertsoa(k), […]
Argia astekariaren atalarekin goaz, osteguna da eta prest dugu jada Argian Gorka Peñagarikano, aste honetako zenbakiak dakartzanak ekarriko dizkigu Bilbo Hiria irratira. Azaletik abiatu gara, bertan Miren Amuriza baitugu protagonista. Argitaratu berri du bere bigarren nobela, Pleibak eta Leire Vargasek egin dio elkarrizketa. Argia Sariak banatuko dira urtarrilaren 31n, beste […]
Migrazioa betidanik izan da gure gizarteen funtsezko osagai bat, baina gaur egun inoiz baino gehiago, artearen eta hezkuntzaren bidez, ikuspegi sakonago bat eskaintzeko beharra dago. Horren adibide da Bilboko Itsasmuseum-en aurkezten ari den “Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten” erakusketa. Itsasmuseumen artistak ikasleekin egindako esplorazio-prozesu horren emaitzak aurkezten ditu, […]
Gaur euskalduna jauregian Bilboko txistulari bandak kontzertua dauka, Kantaldia deituriko kontzertu berezia eskainiko dute, beraiekin batera Onintze abeslaria izango da eta bilbotarrak, Iñar Sastre pianistak eta Gorka Eskauriaza baxuak parte hartuko dute. Gaurkoan Onintze gonbidatu dugu gurera. Errepertorioan Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz, Mikel Laboaren Gure bazterrak eta Sorotan Beleren Mariñelaren […]
Mikosis taldeko bi partaide izan ditugu gaurkoan gurean, Ane Mei eta Carla. Azterketak amaituta, kanta zerrenda bat osatu dugu denon artean urtearen hasiera on hau ospatzeko. Toki desberdinetako artistak izan ditugu zerrenda horren parte. Hala ere, kejak eta nostalgia puntuek protagonismoa hartu dute. Hurrengoan taldea osorik etorriko dela adostu da, […]
Euskara biziberritzeko eta bere inguruko mito eta uste okerrak argitzeko, ezin egokiagoa da Kike Amonarrizen begirada zorrotza eta umorez betetako hitza. Atzo Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan zen, galdera bati erantzuten, “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Kike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista da, baina […]
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua aurkeztu dute. Batetik, diskoa dugu, kantuak, eta bestetik, ikuskizuna izango dena. Dena 2023an abiatu zen. Don Inorrez musika taldeak Oier Guillan idazleari disko berri baterako hitzak eskatu zizkion. Kantuak idatzi ordez, antzerkitik gertu bizi denez, bakarrizketa bat idatzi zuen, eta abiapuntu horretatik disko […]
