Gaur bukatuko da Bilbon Kukutza defendatzeagatik 23 lagunen aurkako epaiketa. Hibai Castro 2011ko irailaren 21ean hasi da, epaiketaren lehenengo bi egunen kronikarekin jarraitzeko. Orduan eta orain adierazitako elkartasuna ere oroitarazi du Hibaik, absoluzioa espero dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solashibaikastro.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Cesar Bona irakaslea. Asteko gaia “Coworking” da, eta Erdiko Kaieran Galder Perez dugu. Termometroan Kuba eta blokeoa, eta Euskararen ofizialtasuna Ustaritzen. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Nola ulertu petrolio merkea” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
.. haizeak eta euriak eraman dituzte. UPNko hautagaiak Nafarroa Garaiko Irakaskuntzan lanpostuak sortuko dituela esan berri du: bere alderdiko Iribas kontseilariak ezetz borobila bota ondoren, hor geratu da afera. Horrez gain, Mikel Bujandak Diru publikoaren erabilera, CANen Batzordea, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150130solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Berri Txarrak, Belako, Anestesia, Osso, Joxan Goikoetxea, Dama, Nizuri Tazuneri… ekarri ditugu Artayorran saiora. Vinilo Tenpore tartean Iñaki Eizmendi gogoratuko dugu. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150129artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean eta birritan: hasteko hitzaldi musikatua emango dute 13:00etan; gero, 14:30ean, kantu-bazkaria eta postreetan kantuan Amaia, Miren eta Paxkalin ahizpak, Sebastien Desgransek soinuaz lagunduta. Bertan, Urepeleko hirukoteak “Bidexka” diskoa aurkeztuko du. Diskoaz hitz egin dugu Paxkalin Airerekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solaspaxkalinaireaizpak.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko ibilbidea 7 Katu Gaztetxean hasi da: gaur hasiko dira 8. urteurrenaren ekitaldiak. Gero, Alvaro Hilario Indautxura joan da, “Larrinagako kartzela. Oroimena preso” erakusketara hain zuzen. Deustu Ibarra ere bisitatu du, Yolanda Gonzalezi egindako dokumentalarekin. Eta San Frantziskon bukatu du, “Mizenasko hilobietako altxorrak” hitzaldiarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Berri horrekin hasi du Aitziber Ibaibarriagak gaurko Bilboko kronika. Gero, Udaltzaingoaren egoera, gaurko Udalbatza, Iñauteriak, eta Yolanda Gonzalez komentatu ditu Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den asteburuan agertu zen hilda bere etxean batzuen ustez Iran, Cristina Kirchner eta beste batzuk akusatuen aulkietan eseri nahi zituena, 1994ko judutarren aurka Buenos Airesen gertatutako atentatu odoltsua egotzita. Fakun Aznarezek egoera aztertu du eta beste ondorio batzuk atera ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150129solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. WELL YOU NEEDN’T 2. MISTERIOSO 3. BEMSHA SWING 4. ‘ROUND MIDNIGHT 5. EPISTROPHY 6. RUBY MY DEAR 7. CREPUSCULE WITH NELLIE 8. BLUE MONK 9. STRAIGHT, NO CHASER 10. BLUE MONK (Art Blakey & The Jazz Messengers-ekin) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston150128theloniousmonkpod.mp3 Deskargatu hemen
