Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141204solasasteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
Gai horrekin hasi da Dabid Lopategiren kronika. Gero, Korrikaren aurkezpena, Bidegintzaren 25. urteurrena, edo Torturak salatu dituzten hiru bilbotarren eskariak Herritarren Partaidetzarako Batzordeak ez dituela aintzat hartu kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141204solasdavidlopategi.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Asurmendik hainbat kontu ekarri dizkigu gaur. Esaterako, Facebook-ek erabiltzaileei buruz duen informazioa erabiliko du beste webgune batzuetan iragarkiak erakusteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141204solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Iragan igandean Urdulizen jokatu zen 2. erdi-finalera erreparatu diote gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk. Bertan kantatutako makinatxo bat ale dituzu entzungai, lagun. Zenbait aipamen eta iritzi ere bai tarteka.Azkenik, asteburu luze honi egokitutako Agenda ere zure esku jarri dugu. Biba bertsoa!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141203potto.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue disimulorako, eta disimulurako diogu, ze ondo baino hobeto dakigu zuen barruan oraindik ere bizi dela […]
Gaur da, eta aurten ere batzuek hausnarketari ekin diote: zertarako balio du?; zer ari gara ospatzen?; edo, nola lortu euskara eguneroko kontua izatea? Erantzunak Liher Barrantes Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak eman ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141203solasliherbarrantes.mp3 Deskargatu hemen
Berria eta estreinakoa: larunbatean aurkeztuko dute Durangoko Azokan. Paxkalin Airek kanten hauaketa, grabaketa, Bizkaira egindako bisitak eta gehiago kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141203solaspaxkalinaire.mp3 Deskargatu hemen
Gazte desberdin batzuek elkartu eta etxebizitza izateko eskubidea aldarrikatzeko Plataforma sortu dute: laster hasiko dira martxan. Horrez gain, Anakoz Amenabarrek Gasteizko Aisialdiko sektoreko langileen protestak, eta Euskararen egunaren ekitaldiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141203solasanakotzamenabar.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141203solasjosulartategi.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. I WANT TO HOLD YOUR HAND 2. YOU OUGHT TO BE WITH ME 3. TOMORROW’S DREAM 4. WHAT IS THIS FEELING 5. YOU SAY IT 6. WHAT A WONDERFUL LOVE IS 7. GOTTA FIND A NEW WORLD 8. HERE I AM 9. ALL BECAUSE 10. I’M GLAD […]
