UEUko unibertsitatea.netek antolatuta, bihar asteartearekin egingo dute twitterren bidez. Helburua, Zuriñe Etxanobek azaldu digunez, Euskal ikerlarien lana gizarteratzea da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solaszurine.mp3 Deskargatu hemen
Duela hilabete, barakaldar batzuk Europara joan ziren Oiola Urtegiaren egoera azaltzera. Denbora pasa da eta euskal erakundeek ez dute erantzunik eman, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur enperadorearen jantzi berria ikusi nahian ibili dira Ane Monna, Oskola eta Karramarroi! Azkenean lortuko dute? Jakin nahi baduzue piztu irratia asteburuan goizeko 10etan!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141114gaurezdagoeskolarikerregearenjantziberria.mp3 Deskargatu hemen
Astero bezala Iosuren gidaritzapean jardun izan dugu Agurrek, Agustinek eta Apolok; gaurkoa ere proposamenez beteta datorkizu entzule! Aiako Harrietan barna behialako kontrabandisten bideetan murgildu nahi duzula? Entzun gaitzazu; Sukaldean esperimentatzeko prest? Jaramon egiguzu eta ausartu “azalore quichea” prestatzen; ez duzu oraindik Ane Etchegoyenen “Ongi etorri” diska ezagutzen? Erne belarriak! Lurrama […]
Azalean “Mexikoko desargetuak” gaia dugu, eta Asteko Gaia “Red Bay, euskal baleazaleen portua”. Pertsonaia Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso da, eta Erdiko Kaieran Maddalen Arzalluz eta Ramuntxo Christy. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Azaroak 9 Kontsulta Katalunian” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
1993. urteaz geroztik dabiltza ospatzen, Pa´yá konpartsak eta Boltxe Kolektiboak antolatuta. Larunbat honetan jarri dute hitzordua, Joseba Izagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasjosebaizaga.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako berria Nafarroan da Yolanda Barcina presidentea ez dela zerrendaburua izango datozen hauteskundeetan, ahaztu gabe CAN Nafarroako Kutxako auzia berrireki dutela. Horietaz gain, Mikel Bujandak Xaloa Telebista, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Elkarrizketa luze-zabala Arratia bailarako rock taldeari; AZOTE KALDüZ lana kaleratu dute Baga-Bigarekin; Peio Artetxe,Alex Harillo eta Pello Artabe irratira etorri dira. Konpleju bako rock ´n rolla! Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141113artayorraneskeankristo.mp3 Deskargatu hemen
“Ana Juanixe” baladaren hiru bertsiorekin hasi du Pedro Elias Igartuak. Gero, Javier Ruibal, Gorka Urbizu, Gineako Amazonak, Richard Thompson edo John Hiatten kantak entzun ditugu. Bigarren orduan, Pedrok Dr. John, Alvin Anaiak, eta Big Bill Broonzyrenak jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141113soinugelaanajuenixe.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean Gure Energia Plataformak prentsaurrekoa eman zuen Bilbon, SHESA (Sociedad Hidrocarburos de Euskadi) enpresari buruz. Xehetasunak Plataformako Aitor Urreztik ekarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasaitorurrezti.mp3 Deskargatu hemen
