Gaur Josu Muniozguren Bilbo Zaharra euskaltegiko zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141112solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
S. Martin egun honetan 3 ekitaldi izango dira: S. Martin eguna ospatzeko, Maite Goñiren hitzaldia, eta Pettiren kontzertua. Datozen egunetan Urbeltzen Dantza Ganbara, Mastersons, Hypnos, Quique Gonzalez.. Datorren astean, aldiz, Zinea, Bilboloop jaialdia, ekitaldi pribatua edo kontzertu gehiago izango ditugu Mikel Urbeltzek esandakoaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta gaur bertan hasiko dira Bilbon, Formakuntza saio batekin. Ostiralean, Bake ibilbidea egingo dute Bizkaiko hiriburuan, eta datozen asteotan Donostian eta Gasteizen izango dira, Elbira Garzia Bidalezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solaselviregarcia.mp3 Deskargatu hemen
Azkenean Urdulizen dagoen pasabidea lurperatuko dute: datorren urtean hasiko dira lanak eta 18-24 hilabetez luzatuko dira. Bien bitartean bidaiariek autobusa hartu beharko dute Sopela-Plentzia bidaia egiteko, eta Plentziako geltokia itxi ondoren, zalantza agertu da geltoki horren lanpostuekin zer gerta daitekeen, Uxune Iriondok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasuxueiriondo.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatuta, ostiraletik igandera arte izango da IX. edizo hau, Miarritzeko Irati gelan. Aurten Familia laborantza izango da gai nagusia, eta herri gonbidatua Saboia, Marise Cachenautek komentatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasmarise.mp3 Deskargatu hemen
Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solasiruneuria.mp3 Deskargatu hemen
Hantxe dago Hibai Castro eta berak eman digu atzo gertatutakoaren kronika: emaitzak, irakurketak, giroa, jendearen jarrera, etorkizuna… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solashibaicastro.mp3 Deskargatu hemen
Birziklagarriak ez diren produktuetarako biltegi bat jarri nahi dute Zestoan. Eta horretarako, datorren urtean herri-galdeketa egingo dute, Udalak antolatuta. Josu Larrinagak aipatutakoak sakondu ditu, baita Bizkaiko egoerarekin konparazio batzuk egin ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean 25. S. Martin azoka ospatu zuten, eta igandean hasi zuten S. Martin kulturala 2014. Udalarekin batera, Euskal Birusak elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 1a bitartean, Estibalitz Gonzalezek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasestibalitzgonzalez.mp3 Deskargatu hemen
Bizkaibusek egin nahi zituen aldaketekin, besteak beste, Errekatxo autobusik gabe geratuko zen. Eta hiriko (Barakaldo) linea izanik, Foru Aldundiak Udalari linea bat jartzeko eskatu zion, eta honek ezetz. Azkenean, biek ala biek jarri dituzte autobusak ordutegi berberarekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141110solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
