Madril-Bartzelona linean eta pasa den astean Gurdia Zibilak 9 lagun atxilotu zituen. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak berehala erantzun dute “hemen gauzak ondo eginda daudela” esateko. Josu Larrinagak egoera aztertu du, hitzetik harago. DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Aitor Argote. Erreportajeetan Bilbao Alpino eta Lizardi mendi taldeak, eta Basarrate Landa. Literatura kritikan Etgart Kereten liburua, eta Irudi album atalean Eduardo Gaviñaren argazkiak. Gaur, hori eta gehiago komentatu du Lur Malleak. DESKARGATU HEMEN
Jazz musika eta doinu beroak izan dira protagonista Gaueko Piztiak irratsaioaren saio berrian. Uptown Funk Empire, US3 eta A Guay Called Gerald bezalako proposamen bizietatik Cannonball Adderley, Cal Tjader edo Candido musikari klasikoetara jo dugu. Voodoofunk ekimen bereziak eta A Certain Ratio bezalakoak berreskuratuta Basement Freaksek, Valiquek, The Broken Keysek […]
Barakaldon, EAJk eskatuta, kale batzuetako izenak eta alkate frankisten margoak kendu nahi dituzte, eta PSE bestaldera begira. Bilbon, aldiz, PSEk alkate frankisten margoak kendu nahi zituen, eta EAJk ez, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Kartzelak, espaziontziak bailiran. Presoak eguneroko beharretatik askatzen dituen ohikeria, hitz aspertua eta oroimena, oroimina eta kanporako grina. Johny Cash, Down by law, The loneliness of the long distance runner, Un condamné à mort s’est échappé, Oz eta Sarrionandiaren Kartzelako poemak, gaurkoan hizpde. Espetxeak, beraien jabeentzat. DESKARGATU HEMEN
Animoso-animoso etorri jaku Bilbo Hiria Irratira Iñiguito “Txapel” lekittarra euren azken lanaz berba egiten. Betiko punkia, tranpa bakoa! DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da FANT 2014, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizioa. Datorren asteko ostiralera arate hainbat film izango dira ikusgai Bilboko zenbait lekutan, eta horietaz gain laburmetraiak, Fantrobia, Trailer faltsuak, etab. Aurten, iaz baino aurrekontu handiago dute, Justo Ezenarrok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “LOMCE desobeditzeko gida”. Asteko gaia Abortua da, eta Pertsonaia Arcadi Oliveres. Erdiko Kaieran Antzerki amateurra, eta Termometroan Gasteizko Errekaleor auzoa agertzen dira. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Euskararen erabilera Lekition artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Europar hauteskundeak, Gatazkak lan munduan, Eztabaida instituzionala, Euskalerria Irratia, Iruñeako panorama linguistikoa, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
