Aste honi dagokiona, eta azalean “Abortua: erabakitzeko eskubidearen alde”. Asteko gaia Nafarroa Garaiko Pirinioko herriak dira, eta Pertsonaia Jagoba Arrasate entrenatzailea. Erdiko Kaieran Bostok Photo, eta Termometroan Gure esku dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbilean agertutako “Bretainiako txano gorriak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN

Kargu publiko batek beste 4-5 enpresa pribatutan lan egin ahal du? Horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, Parlamentuko gaiekin jarraitzeko. Memoria historikoa Iruñean, eta Etxarrin egingo duten Herri-galdeketa jorratu ondoren, Koxka enpresaren egoera komentatu du. Bukatzeko, Mikelek bihar Lesakan Bardoen finala izango dela gogoratu du.  DESKARGATU HEMEN

Bigarren denboraldia, bigarren saioa. Gurutzaketa astrologiko inportantea denez, erantzukizunak hartu du estudioa. Lehen saioaren ifrentzua. (Aurrekoan ekintzarik ez; ekintza baino ez honetan; horregatik)  Lights, camera, action. Vivre sa Vie, Jorge Oteiza, Aki Kaurismaki, Skyrim, Jean Paul Sartre, The Wire eta oilasko nugget-ak. Iris poxpologileak dendariarekin duen elkarrizketan bezala:  – Arratoientzako […]

Birle mungiako taldea da eta geurera etorri dira Aitor Ganboa, Garikoitz Balbas eta Rober Alonso  euren azkenaz berba egiteko. Birle taldeak 2010ean kaleratu zuen “Bidea da helmuga”, eta 2013an “Ardatzak”. Punk, rock eta hardcore melodikoaren arteko eremuetan dabilen taldea. DESKARGATU HEMEN

Gaur, Luis Guridik hiru gai jorratu ditu: hasteko, Catak Fagor-en etxetresnaken fabrikak erosteko eskaintza egin du. Jarraitzeko, Gipuzkoan zerga berezia ezarri diete aberatsei Errenta Aitorpenean. Bukatzeko, Luisek Europako Banku Zentralako Mario Draghik “deflazioa”-ri buruzkoak esandakoak komentatu ditu.  DESKARGATU HEMEN  

Amets egingarri bat hurrengo 10 urte barrurako? “Gizarte ekologikoago, justuago eta demokratikoago bat, horrekin konforme” erantzun digu ordubeteko betearen ostean Joserrak. 20 urte egin barri dituen Bizigain aspalditxo, jendeari gonbite argia: “Gure Santutxuko txokora hurbildu nahi eta bat egin kontsumo ekologiko, arduratsuaren alde? Bolondres jarduteko eta pilo bat ikasteko astirik […]