Hilaren 29an egingo dute XXI. edizioa, “Egarri dagoenari, ur lohirik ez!” lelopean. Betiko moduan, goizean taldeak Sopelako tabernetan ibiliko dira, eta bazkaldu ondoren finala izango da, Aitor Fdez. Martikorenak kontatu digunez. ww.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140319aitormartirikorena.mp3″ title=”solasaldia”> DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Atzo hasita, ekainaren 18ra arte luzatuko da EHNE-Bizkaiak antolatutako ikastaro berezi hori. Goizetan Larrabetzun eta arratsaldeetan Abadiñon, Nekazaritzaren garapena, Monolaborantza edo Globalizazioa aztertuko dituzte, Unai Arangurenek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren 18an hasi eta apirilaren 9an bukatuko dira aurten ere Ermuan antolatutako Jardunaldiak. Amaia Arriagak kontatu digunez, helburua euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. DESKARGATU HEMEN
…eta BAB-n (Baina- Angelu-Biarritzen) dauden erronkak aipatu dizkigu Irulegiko Irratiko kazetari den Pantxo Irigaraik. Halaber, sozial arloan pil-pilean daudenak ere hurbildu dizkigu; eta azkenik, “Integrazio Batzordea” hots, adimen urriko haurren aldeko ekimena ere aipagai gure gaurko emanaldi freskoan. Zatoz entzule gure ipar- ekialdera! DESKARGATU HEMEN
Gabriel Aresti euskaltegiko Gazteolak antolatuta, Aste Santuan eta Pazko Astean Haur kantak eta jolasak, Antzerki Koloniak, eta Gazteentzako taillerrak izango dira, Jon Renteriak kontatu digunez. Informazio gehiago: gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioan Doctor deseoren Busco en tus labis deituriko lan berria ezagutu dugu. Bilboko taldeak hiru kantu berri eta disko, dvd eta dokumentala argitaratu dute. Dokumentalean atzera begira jarri deira eta talderen istorio kontatu dute. Josi Jimenez izan dugu bidai lagun. Saioa entzuteko klikatu HEMEN
Pasa den ostiralean hasi zen Laburbiraren XI. edizioa, euskal film laburrena, apirilaren 12an bukatzeko. Aurten 7 film ikusiko dira hainbat tokitan, besteak beste Bilbon, Erandion, Santurtzin edo Ermuan, Topaguneko Arrate Illarok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Iñaki Barcenak bi gai jorratu ditu. Alde batetik Ekozinemaldiaren XVIII. edizioa gaur hasiko da Leioan, eta Bilbon, Basaurin edo Trapagaranen ere ikusgai izango da. Bestetik, Iñakik Garoña zentral nuklearraren berrirekieraz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Burtsa auzoetxean izango dira asteazken eta ostegun honetan Euskal Memoria Fundazioak antolatuta. Lehengo egunean Dabid Anautek “Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburua azalduko du, eta guk Dabidekin hitz egin dugu. DESKARGATU HEMEN
