Larunbatean, hilaren 29an izango dira Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Bertan, Arrosa Sarea osatzen dituen 25 euskal irratiek goizeko zein arratsaldeko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta kontzertua ahaztu gabe, Antxeta Irratiko Aitziber Zapirainek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Frackinga, erregaiak ateratzeko teknika Hego Euskal Herrian jarri nahi dute martxan, zalantza askoren artean. Batez ere Araban eta Bizkaian egin nahi dute, eta horren aurkako mugimenduak antolatu dira: orain, Ekimen legegilea burutu nahi dute Gasteizko Legebiltzarrera eramateko, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa diren asteotan Hego Euskal Herrian ibili zena, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurka, eta GUNE Plataformak deituta. Martxa horrekin batera, Mikel Saralegik Gutun Soziala komentatu du gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Zaharra da kontua: Oiolako urtegian, hortik barakaldotarrek edaten dute ura, lindanoa aurkitu dute behin eta berriro. Barakaldoko lagun batzuk, pasa den astean Europako Legebiltzarrean izan ziren, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Txango bat, Errezeta bat, Ezinean taldearen diskoa, Deustuko jaiak eta Agenda izan dira astebururako proposamenak. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean egingo dute, Nafarroako euskaldunak konturatu direlako haiek beraiek egin behar dutela aurrera. Horrez gain, Mikel Bujandak Fiteroko G. Zibilaren koartela, S. Ferminetako Txupinazoaren inguruko zalaparte, eta Agenda komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean Attackeko Jean Marie Harribay. Asteko gaia 35/02 Makroauzia da, eta Erdiko Kaieran “Emakumeak Euskal Herriko Inauterietan”. Termometroan, Unai Brea erredaktoreak beste bi artikulu komentatu ditu: bata Komando Autonomoei buruzkoa, eta bestea “Rajoi gorritu duten emakumeak”. Bukatzeko, “Intsektizideen aurkako desobedientzia” komentatu du Unaik. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan egingo dute Bilbon, SOS Arrazakeriak deituta hainbat talderekin batera. Etorkinentzat, iaz urte latza izan zen hainbat arlotan, eta hori salatu nahi dute gaur, Txus Elorzak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurko, kanta sorta berria, udaberriarekin batera! Doctor Deseo, Damba, Enkore,Nevermind, Aneka Era… Vinilo Tenporen, Niko Etxarten “Gilikatzen haut”, 1983koa! bota atxurre! DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak, besteak beste, Elvis Presley, Brian Wilson, Lavern Baker, Aaron Neville edo John Hitchen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Lowell Georgeren, eta Dr. Deseoren kanta batzuk. DESKARGATU HEMEN
