Asteburuan izandakoari errepasotxoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetan izango direnak azaldu ditu: Izaki Gardenak, Travellin Brothers, Shooter Jennings eta Streorocks musika arloan, eta martxoaren 8a dela kausa, Ibilbide bat edo World Cafe bat. Datorren astean kontzertu gehiago, poesia, eta ipuin-kontaketa. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ordu batzuk pasatuta, Jabi Lauzurikak atzoko bilera zein kalean izan zen erantzuna aztertu ditu. Atzoko bileratik zenbait ondorio atera ditu; kalean izandako erantzunaren inguruko irakurketa ere egin du. DESKARGATYU HEMEN
Gaur, Pantzo Irigaraik gai horrekin hasi du Iparraldeko kronika. Gero, Baionako Bake Foroa, eta Didier Lafitte izan ditu mintzagai. Bukatzeko, Pantzok hilaren amaieran izango diren Herriko (udal) Hauteskundeak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Martxoari dagokiona eta azalean Josebe iturrioz feminista. Horrez gain, Bergarako Kafekonpon, Urruñako Martxuka denda, Bilboko Erribera 13, eta Esako Lasaitasuna urbanizazioa bisitatu ditu zenbaki honek, Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioan musika nagusi izan dugu, saioa Napoka Iriako Mirenekin hasi dugu, udazkenean plazaratutako ‘Arnasten ikasteko berriz’ lana entzun eta ezgutu dugu. Ondoren Jon Basagurenekin Izaki Gardenak taldearen ‘Amaieratik hasi’ lanaz berba egin dugu. Kantuak entzun eta talderen ibilbide eta norabidea ezagutu dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur Global Forum Spain egin dute Bilbon, munduko hainbat agintari politiko zein ekonomiko buru zirela: horren aurkako mobilizazioen berri ere jaso dugu Iñaki Barcena, Ane Zabala eta jabi Lauzurikari egindako elkarrizketetan. DESKARGATU HEMEN
Otsailean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxo honetan Bilboko Hikaateneon izango dutenaren berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon ere Inauterietan dabiltza, eta asteburuan festa eta aldarrikapena uztartu dira. Besteak beste, hainbat lagunek Oiolako urtegitik edaten duten ur kutsatua salatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aipatu Batzordeak gaur jakinaraziko ditu bere ondorioak, eta horrek jakinmina sortu du Nafarroan (eta Espainian). Horrez gain, Mikel Bujandak mugimendu sozialen mobilizazioak, eta Inauteriak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
