Jana: “Ohatzean (edo `errelatoaren´ kontra)” SANTI LEONE vs. “Gu bezalako Droneak” ALBERTO MOYANO -errelatoez-. Edana: TRAVELLIN´ BROTHERS -elk.- (“Magnolia Route” + “Say You`ll Be Mine” + “Ballroom 24” + “This Little Light of Me”) + THE STEEPWATER BAND “Off the Rails” + JOHN MAYALL “Room to Move” + PACO DE […]
Tokikomek bultzatuta, martxan dago Bilboko plataforma digitala. Bertan, bestak beste, Prest eta Berton aldizkariek edo Bilbo Hiria Irratiak parte hartzen dute, Bilbon gertatzen denaren berri emateko eta Bilbon dagoen euskaldun masa horri tresna bat eskaintzeko, Joxe Rojasek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona eta azalean Edurne Kortazar, Mikeldi Dantza taldeko kidea. Horrez gain, Lur Malleak “Gure esku dago” Deustualdean, Deustuko jaiak, Zona Especial Norte musikaldia edo “uriola.info plataforma digitala” artikuluak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
17 urte zituenetik gehiago ibili da Eibar eta Euskal Herritik kanpo bertan baino. Lanak eramaten duela gehienbat batetik bestera,… eta pasioak, intuizioak, bat-bateko barruko deiek. Bueltan EHra, erdi-lo izan dituen txokoak berpizten zaizkio barruan, hizkuntzak eragindakoak, kasu. Bere espezialitatea? Antolakundeak (gizartea eraldatzea xede duten elkarteak, gobernuak eta GKEak, nagusiki) euren […]
Lelo horrekin, eta euskal kulturaren egoerarengatik larrituta, egun osoko Topaketa konbokatu dute ostegunerako Durangon, Guk gEUre kulturaz lelopean. Bertan “Gune irekia” deritzon metodoa erabiliko dute, eta Gotzon Barandiaranek kontatu digunez, emaitzen arabera erabakiko dute nola jarraitu. San Agustin kultura gunean izango da topaketa, goizeko 9:30ean hasita, eta izen-ematea topaketaren blogean […]
Greba eguna burutu zuten atzo langile horiek eta Pantzo Irigaraik grebaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Horrez gain, Urruñako Autobidearen Ordain lekuetan langileek ordu betez kobratu gabe utzi dute. Bestalde, Parisen Laborari Azoka dugu martxan, eta gaur Pirineo-Atlantikoko eguna da. Eta bukatzeko, Pier Paul Berzaizen datorren udako Pastorala komentatu du Pantzok. […]
Auzitegi horrek egindako Dokumentua bihar aurkeztuko dute Bilboko Burtsa auzoetxean, Emakundek, Arartekok eta Mugarik Gabe GKEEk antolatuta. Dokumentu horretan, emakumeen aurkako bortizkeriaren zenbait kasu biltzen dira. Joana Etxanok kontatu digunez, emakumeen aurkako bortizkeria egiturazkoa da. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean inauguratu zuten Durangoko Plateruenan, EHNE-Bizkaiak eta Bizilur elkarteak antolatuta. Bertan, panel batzuen bitartez, Elikadura burujabetza zertan datzan azaltzen dute. Erakusketa, martxoaren 19tik aurrera, Arrasate eta Segurara eramango dute, geroago Bizkaira bueltatzeko, Maritxu Arroyok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
7 Kaleetako etxe hori Ertzaintzak desalojatu zuen pasa den ostegunean. Bilbon, azken 3 urtean, besteak beste, Kukutza, Patakon eta Erribera 13 desalojatu dituzte, eta Azkuna alkatearen bedeinkazio guztiarekin, Josu Larrinagak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Bukatu berria dagoenean, Ismael Manterolaren ustez pixka bat itxaron behar da behin betiko kontuak eta balantzea ezagutu arte. Dena den, artearen krisiaren inguruan hausnarketa egin du Ismaelek: duela 10 urte 10 euskal galeria joan ziren Madrilera: aurten, bi baino ez. DESKARGATU HEMEN
