Gure aldizkari sonoroak askotariko estiloak nahastu ditu saio honetan. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh. Cheathamek gidatzen duten Neighbour izango da protagonista nagusia. Baina banpiroak eta zonbiak gustuko dituen saioan Damien Juradoren disko berrian ere murgilduko gara. Seun Kutik sustraidun musika ekarriko digu eta The Dirty Pink Ladies berpiztu egingo ditugu. […]
Gaurko Udalbatza, Aldaketa Abian ekimena, eta Martxoko PPko Goi Bilera izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, urtarrilaren 31a, txinatarrek urte berria ospatzen dute: egutegi horretan, 4.712. urtea hasi da. Egun handia da Txinan, eta Bilbon ere, igandean, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan egiteko, Patxi Suarezek komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Julen Mendoza Errenteriako alkatea. Asteko gaia Auto elektrikoa da, eta Pertsonaia Juan Carlos Mujika Opus Deikoa. Erdiko Kaieran Berbardo Atxaga elkarrizketatu dute, eta Termometroan Lourdes de Leon hizkuntzalari mexikarra, Unai Brea erredaktoreak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Anatxo Riescok lege berria egun espainiar estatuan indarrean dagoenarekin alderatu du, ikusteko zer nolako atzerakada suposatzen duen PPren lege berriak. Gaur elkarretaratzea egingo dute Barakaldon, abortu libre eta doan aldarrikatzeko. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako gobernuaren krisia, LOMCE legea Nafarroan, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzurikak Donostian egindako Bertso Eguna izan dute entzungai eta mintzagai. Aurten, “Generoa” izan da gai nagusia. DESKARGATU HEMEN
Urtarrilari dagokiona eta azalean Jose Moreno gudari deustuarra. Erreportajean “Janari banaketa” jorratu dute, eta Behin batean atalean “Deustuko katalanak”. Lur Malleak, Santi Agirreren eskupilotari buruzko liburua, asteburu honetako Zona Especial Norte jaialdia eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Gasteizko Harresia, Gasteizko Trafiko Ordenantza berria, Araba euskaraz, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Eredu Energetiko Berri baterako Plataformako Euskadiko taldea eratu berri dute, 30 taldek parte hartzen duela. Egoera kontuan hartuta (energia gero eta garestiago dela esaterako), Aitor Urrestik mobilizazioari ekin behar diotela esan digu. DESKARGATU HEMEN
