Barakaldoko udalak Kultura elkarteentzako aurtengo diru-laguntzen berri eman du. Gotzon Hermosillak kontatu duenez, Udalak, oso berandu gainera, elkarte horiei iaz emandakoa baino heren bat gutxiago emango die. DESKARGATU HEMEN
Datorren astelehenean, hilak 18, lau lagun epaituko dituzte Entzutegi Nazionalean, Yolanda Barcinari tarta batzuk bota zizkiotelakoan. Iñaki Barcenak, inputatuei eskatutako kartzel-zigor handiak, eta AHTren egoera aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Irala eta Errekalde esan behar genuen, bi auzo horietako Auzo Elkarteek amankomuneko zenbait proposamen egin nahi dituztelako. Juanmari Zulaikak, Bilbo Hiria Antolatzeko Plangintza orokor berriaren aurrean, Trenbide lurperatze, Pabiloi andana eta Zirkulazioari dagozkien puntuak azaldu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean ospatuko dute, 24.ez, Euskal Birusa elkarteak antolatuta. Horrekin batera, Amaia Arriagak kontatu digunez, azaroan zehar S. Martin Kulturala antolatu dute, hainbat ekitaldirekin DESKARGATU HEMEN
Larunbatean, hilak 9, egingo dute Plaza Moyuatik abiatuta, faxismo, xenofobia, homofobia eta arrazakeriaren aurka, hainbat eragilek deituta. Egun horretan, nazien “Kristal apurutuen gaua”ren urteurrena da, Ekaitz Herrrerok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Joseba Irazoki musikaria. Asteko gaia Galizako abertzaletasuna jorratu du Unai Break berak, eta Erdiko Kaieran Koldo Izagirre dugu. Horietaz gain, Jon Mirena Landa edo Veronica Yukileme elkarrizketatu dituzte. Bukatzeko, Net Hurbil atalean Fukushima. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere jai herrikoi, partehartzaile eta euskaldunak antolatu dituzte Zollon. Ostiral honetan hasi, eta hilaren 16ra arte hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Solokoetxeko Antenak, Zabalgarbi errauskailua, TAOren aplikazio berria, eta Bilboko Aurrekontuak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak DESKARGATU HEMEN
Fakun Aznarez Kolonbiako Bake Prozesuarekin hasi da. Gero, Uruguayen izandako errepresioa komentatu du. Eta bukatzeko, Venezuelako egoera aztertu du. DESKARGATU HEMEN
