1984ko eta 1989ko azaroaren 20an hil zituzten. Maribi Ugarteburuk hilketa horiek, orduko testuingurua, gaurkoa, Santiren eta Josuren alde egun hauetan egitern ari diren ekimenak, eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Topaguneak eta Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa antolatu dute. Itsaso Lekuonak helburuak, epeak, partehartzea eta gehiago izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Udalak 5. edukiontzia jarri nahi du Urban eta S. Bizenteko Dorreetan. Barakaldoko Eguzki taldeak iakurketa kritikoa egin du, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Alain Girouxen eta Cyrille Lefvereren frantziar bluesmenen antzinako biniloak, eta Elvis Costellok The Roots rap taldearekin grabatutako CD berria jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, mongrafikoa egin du, Belizeko Garifuna musikarekin, Andy Palaciosen eskutik. DESKARGATU HEMEN
Erlantz Ibargurengoitiak Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bi saio horien zati batzuk eta komentatu egin ditu. Horietaz gain, Agenda eta Berriak, bertsolaritzari lotuta, jakina. DESKARGATU HEMEN
Arriaga antzokia, Surbisaren aurrekontuak, Udal etxebizitzak, Bilboko Aurrekontuak, eta Bilbotar ospetsuak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Datorren astelehenean hasiko da 4 lagunen aurkakoa, Yolanda Barcina tartakatzeagatik. Mikel Alvarez inputatuak gertakaria, fiskalaren eskari izugarria, mobilizazioak, elkartasuna, AHTren momentua eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Topaguneak antolatuta, larunbat honetan hasiko da Zallan, hilaren 29an Basaurin eta Ermuan bukatzeko, Bilbo eta Bermeo bisitatu ondoren. Aritza Eskandonek kontatu digunez, aurten hiru kontzertu izango dira eta Gabriel Aresti presente egongo da beste bi emanaldietan. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteburukoa errepasatu ondoren, Mikel Urbeltzek egunotan diren eta izango diren ekitaldien berri eman digu:Sexty Sexers, Andres Suarez, Bilboloop 2013, Stereorocks, Amorphis… Datorren astean, kontzertu batzuk (besteak beste, Gatiburena), festa, ibilbide gidatua… Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Gaindegiak Euskal Herriko Gazteen Ihesa aztertu du: 2012an, Hegoaldetik, 22.000 gaztek alde gin zuten, lan bila. Imanol Esnaolak txostenaren hainbat xehetasun eman dizkigu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
