Mobilizazioak, UdAZKENfest jaialdia, Martxoaren 3ko murala, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Izan direnen artean Anakrusako “Tempus-i”, “Quien teme a Virginia Wolf”, Cía. Nacional de Danza, eta “Koka Kola eta barea” komentatu ditu Agus Perezek. Eta izango direnak, honako hauek: BAD jaialdia, “Los enamorados”, eta hilaren 29an Arriagan izango den “Gabrielen lekua” sentikaria DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ubiden eta Zeanurin, datorren larunbatean Larren Mankomunitatearen 7. Zeharkaldia egingo dute, eta gero bilera herri horietako alkateekin, tradizioari jarraituz, Jon Urutxurtuk kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Giza Eskubideen Epaitegi horrek bertan behera utzi du Espainiako Parot doktrina. Alfonso Zenon abokatuak ebazpena, ondorioak, egoera eta gehiago aztertu ditu DESKARGATU HEMEN
Neoliberalismoaren bihotzean izan dira, bertako zenbait esperientzia ezagutzeko. Iñaki Urkixok kontatu digunez, Kalifornian aberats asko dira, eta horiekin batera pobre asko ere. Food first eta Food Justice esperientziak ezagutzeko parada izan du. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Festibalak aurten XV. edizioa beteko du, hilaren 23tik azaroaren 3ra arte. Horretan antzerkia, dantza, zinea, bideoa, performanzeak… Alizia Otxandategik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Baionako elkarretaratzea, Nicolas Bonnemaison medikua, Zortzi laborari epaituak, eta Protestaldiak izan dira Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Berriak Euskal Herriko panorama, ez soilik ekonomikoa, astindu du: eta orain zer? Josu Larrinagak galdera horri eta gehiagori erantzun die. DESKARGATU HEMEN
Krisia hasi zenetik gaur arte establezimenduen kokapena eta kopuruaren eboluzioa aztertu ditu Gaindegiak, “Euskal Herriko enpresen demografia” txostenean. Galderei, Imanol Esnaola koordinatzaileak erantzun die. DESKARGATU HEMEN
