Gaur, AEKren Igor Elordui Komunikazio arduradunaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Catalunyan lurrikarak izan berri dira Castor Plataforma dela kausa. Gurean oraindik ez, baina hor dabil Fracking negozioa: frantziar estatuan eta Nafarroan ez dute egingo; EAEn, aldiz, babesguneetan ere frogak egin ahal dira, Josu Larrinagak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostegunean, Ertzaintza Bagatzako jaiaetara sartu zen, baita ekitaldia bertan behera utzi ere, bonba mehatxua zegoelakoan. Barakaldoko Kronika, betiko moduan, Gotzon Hermosillak egin du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Ondarroako Marabilli re jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du aurten, Aitzol Aramaio zenaren omenez. Atzo hasita, igandera bitartean 21 ekitaldi prestatu dituzte (musika, literatura, zinea, argazkiak…) gehienak kalean, Alberto Markuerkiagak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Atzo onartu zuten Madrilgo Legebiltzarrean, soilik PPren botoekin. Lege horrek kontrola eta zentralizazioa ditu kutsu, eta praktikan hainbat eraso suposatzen du Hego Euskal Herrian: horrexegatik mobilizazioak deitu dituzte, EHIGEko Lurdes Imazek azaldu digunez DESKARGATU HEMEN
Mikel Beunzari egindako torturak, Desobediantziaren aldeko manifestazioa Iruñean, Nafarroako Legebiltzarra, Bertsolari Txapelketaren saioa Altsasun, eta Atarrabiko jaiak izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Herriraren aurkako operazioa. Asteko gaia “Seme-alabekin kartzelara”, eta Pertsonaia Beatriz Chivite iruñarra. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak komentatu duenez, R. Ordorikaren azken diskoa, Orreaga taldea eta dokumentala, eta Qatar eta esklaboak. DESKARGATU HEMEN
Datorren asteartean, hilak 15, Elikadura Burujabetzaren saria jasoko du New Yorken, Helen Groomen eskutik. Euskal Herriko egitasmoarekin batera, Haiti, Mali, India eta Brasilgo beste proiektu batzuk ere saritu dituzte, Helenek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Fakun Aznarezek Venezuelan funtzionari bat hiltzeko saiakera izan dela azaldu du. Gero, Cristina Fdez. de Kirchnerren ebakuntza eta Argentinako hauteskundeak izan ditu aztergai. Eta bukatzeko, Bolivian egunotan egiten ari diren Jardunaldi interesgarriak. DESKARGATU HEMEN
