…..72. saioa! Miscelaneous. Denetik daukagu gaurko,botikan lez: Jean Louis Hargousen jazz esperimentala, Mixel Etxekoparren tradizio eta modernidadea eta Atom Rhumba Mikel Laboaren “Lizardi” berriro leiduten(Txinaurriak bilduma,Bidehuts 2010); horiez gain, Amaia Zubiriaren “Amona Mantangorri” lan didaktikoa, Gatibu….(arg:Atom Rhumba,Danbaka) DESKARGATU HEMEN!!!!!

UNE (Une Nare Eza) taldeak “Akustikoak eta bestelako uneak” (Baga-Biga,2010) izeneko lan semi-akustiko fin eta ederra kaleratu du; euren rock doinuak hustu eta saxo, piano eta rhodes zertzeladekin jantzi dituzte; Aitor Uriarte (Latzen,Sen) kantaria eta Ruben G. Mateos teknikaria izan ditugu gure estudioan. Une gozoak igarotzeko musika. Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU […]

….Berri Txarrak!  Oraintsu  kaleratu dute nafarbizkaigiputzek 2007ra  arteko ibilbidea biltzen duen CDa eta “Zertarako amestu” dokumentala: “Denak ez du balio singleak 1997-2007” (Gor,2010); Gorka Urbizu, David Gonzalez eta azken sartu den kidea, Galder Izagirre, hirurak ditugu hemen luze ta zabal…. Arg:joseba barrenetxea DESKARGATU HEMEN!!!

….ERA(Bonberenea Ekintzak,2010) deitzen da Bilboko Errekalde auzoko Zea Mays taldeak kaleratu duen azken lana; bizi-bizi dabil taldea eta Bilbo Hiria Irratira etorri zaizkigu Iñaki Imaz “Piti” eta Aiora Renteria lasu, luze eta zabal berba egiteko. Taldea hobeto ezagutzeko aukera ederra. Artobixerrek kolokatu egiten omen dute! Bejondeitsuela! Rock´n roooollll!!!(arg:joseba barrenetxea) J.Zabala&I.Elgezabal […]

Durangoko Azokan izan ginen hilaren 6an; Ahotsenean aurkitu genituen Gosekoak eta zuzeneko aurkezpen bero baten ondoren, elkarrizketa adostu genuen Durangoko plaza galduren batean; hantxe izan ziren gurekin  Ines eta Iñaki oliba eta ardotan berbetan euren laugarren lan larrosa bitxia esplikatzen.Goserik? On egin! DESKARGATU HEMEN!!!!

…Sei urteren ondoren, Split 77 itzuli egin da lan berri batekin eta taldearen beraren izena darama “Split 77”; Aritz Aranburu (ahotsak&gitarra) eta Deibol Rodriguez (bateria)etorri zaizkigu patxadaz berba egiteko; gainontzekoak Ekaitz Hernandez (bajua) eta Iskander Fernandez(sinteak) dira. Inoiz baino teknoago datoz! Bejondeitsuela!!Rock´n rollll!! Argazkia:Tom Hagen (Ekaitz Hernandez) DESKARGATU!!!

..66. saioa! Haragizkoa izeneko lan erotikoa ezagutzeko aukera;Bilbo Hiria Irratira etorri diren Omar Nabarro eta Rafa Ruedak errezitatu eta kantatu egiten dituzte “Haragizko amoreak” (Omar Nabarro, Susa 2009) liburutik hartutako zenbait poema; Joseba Barrenetxea argazkilari mundakarra ere partaide dugu lan multidiziplinar honetan.Letrak&Musika! Ondo berotu! Arg: Joseba Barrenetxea(Omar Nabarro) DESKARGATU!!!

Bota atxurre ta hartu panderue! 63. saioan ere azken asteotan kalera atera diren lanak ezagutzeko aukera duzue;Txuma Murugarren,Nahixan,JA Gereñu “Gere”, KenZazpi,Boys of Byrle,Geure Kolkotik EHko Trikitixa Elkartaren azken bilduma eta abar. Zuen gustukoak izango direlakoan….rock´n rolllll!! Zabala&Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea(T. Murugarren) DESKARGATU HEMEN!!

Material berria 62. saioan; Durangora begira, hauxe izaten da urtero labealdi berrien sasoia: KenZazpi, Joseba Tapia, Zea Mays, Aitor Furundarena&Garikoitz Mendizabal(Arnasak), Buuzbu(Eiheralarre,BN) edota Nevermind Peopleren azken lanak gozatzeko aukera! Bota atxurre! Bejondeitsuela! Arg:Joseba Barrenetxea SAIOA DESKARGATU.

….gaur, gurekin……Bide Ertzean! Joni eta Imanol Ubeda, eta Karlos Aranzegi Bilbo Hiria Irratian eduki ditugu euren azken lanaz luze eta zabal hitzegiteko. “Don Iñorrez” deitzen da literatura eta musika biltzen dituen talde tolosar fin honen azken lana,Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.Bejondeitsuela!J. Zabala&I.Elgezabal Arg:Joseba Barrenetxea DESKARGATU!!