π LT talde mungiarraren ibilbidea ezagutzeko asmoa izango duzue gure gaurko 60. saioan; 1994an hasi zen taldearen ibilbidea eta 2005ean bukatu; hamarkada oso bat rock  doinu berriz  zipriztindu zuten euskal rocka. π LT euskal rock musikak eman duen talde esanguratsu eta berezienetakoa da.Mungia, lapur guztien tokia! Bejondeitsuela! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/141010_artayorranpilt.mp3 Deskargatu hemen. […]

1

Asmo Txarrak itzuli egin dira! 2010 honetan konpaktua kaleratu dute, hainbat urteren ostean; Aritz Gojenola, Joserra Etxebarria eta Patxi Alkorta dira eta ondarrutarrak dira; Joserrarekin ere Hazurbaltzak taldea gogoratuko  dugu eta euren  Billie Jean kantuaren bertsioa entzungo dugu Binilo Tenpore tartean. Ondarru, herri beru! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Anari Alberdi (Azkoitia, 197o). 97an hasi zen musika munduan. Sei lan ditu kalean, eurotako bat Petti kantari nafarrarekin egina. 2009an kaleratu zuen azkena, Irla Izan,eta azken lan honetaz-eta berba egitera etorri zaigu irratira elkarrizketa konpletua emateko.Saio monografiko baten lehen atala. Arg:J.Barrenetxea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Jon & Sugramas eta Esne Beltzaren disko berriak entzuteko aukera aste   honetan, eta oraintsu argitaratutako Surfin Kaos, Governors, Kerobia, Albokak 2.1 (Ibon Koteron&Xabier Valle) eta Seiren,beste batzuen artean; Binilo Tenpore tartean Sasoi Ilunak taldearen lehenengo biniloa entzungo dugu(1991). Bejondeitsuela! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

…Jean- Pierre Luro,Jean Bordaxar,Robert Larrandaburu eta Jean-Nöel Pinqueren  lan berria, Itziarren Semeak,Kerobia (argazkian), Surfin´Kaos, Mantisa…azken boladako lan berriak eta asteon 42.urteurrena bete dela eta , Binilo Tenporen Txabi Etxebarretaren heriotza gogoratuko dugu( 1968). Arg: J.Barrenetxea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

8Oko hamarkada!  86tik 87rarteko bizia izan zuen talde mitiko bati eskainitako monografikoa: Ziklox Garaialde. Sasoi hartako giroaren eredugarri izan zen Ziklox Garaialde, berebiziko garrantzia izan zuena Alegiko Biba La Birgen jai alternatiboetan; Jota etorri zaigu berbetan,lehen bateri jole eta orain kantari kontzertu bakarrerako.Larunbatean Alegin, Tonto Kalen! Elkarrizketa brutala! Saio hau […]