…97. atala eta denboraldi honetako azkena. Artajorra utzi ta potrojorrera goaz! Uda aukeratu dugu gai monografikotzat amaiera emateko denboraldi honi; etorri zaigu uda eta honekin batera eguzkia, jaiak, beroa, txoznak, mendia, hondartza, plazak, musika, gau zoragarriak, lehenengo maitasunak, behe aldeko kantuak… guzti hori gogora dakarten kantak, uda! yihiiii!!! bota atxurre, […]
Artayorran
Euskal musikaren gaurko, atzoko eta etziko musikak eta kantak.
Kalte talde usansolotarrak bigarren lan luzea kaleratu du, taldearen izen berekoa; 20o2an “Tortura” izeneko maketa kaleratu zuten eta 2008an “Larrosik gabeko bidea”;Jonathan eta Imanol etorri zaizkigu Bilbo Hiria Irratira azken grabazio honen gorabeherak kontatzeko. Rock indartsu eta melodikoa egiten dute. DESKARGEU!!!
…94. atala! laster 100!! adi ibili! Binilo Tenpore tartetik hasiko gara; 88ra egingo dugu gaur Delirium Tremens taldearekin, “Ni naiz naizena” entzungo dugu; horra heldu baino lehen, Indarrap, Gora Gora Kids, Kalte, Audience Txinaurriak bildumatik Mikel Laboaren “Lili bat” jotzen… bota atxurre! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
…miscelanea! Udaberria datorrenian, kanta berriak! Azken aste eta egunotako lan berriak 93. atalean; Gontzal Mendibilen “Neure txiki polita” ekainaren 7an izango da kalean, Sirokaren “Karosi” CD-liburu ederra ipuinez lagundua, Lapurdiko Xutik taldearen lehen lana, Markos Untzetaren “Mississippi”,Basakiren heavy metala, “Egunero hasten da”, Zea Mays(argazkian), Estankona… bota atxurre! arg:zea mays(plateruena) TA […]
…#92. atala! Itziarren Semeak talde mungiarrak hirugarren lana du kalean: “Lehen Lerroan”, ska-punk estiloko hamalau korte duen lana; Garate estudioetan grabatu dute eta Musikherria diskoetxearekin atera dute; “Bobby Sands”, “Lujuria Enea”, “Bilbi Night” “Matxinene etxea”, “Radikals”…nostalgia, ska, punk eta jaia mungiarra! Mungia, lapur guztien habia!. Bota atxurre! arg:J.Zabala DESKARGATZEKO KLIKATU […]
Aitzol Aramaio Bengoetxea(Ondarroa,1971-2011) Euskal kulturak sortzaile bat galdu du, euskal zineak eta baita musikak ere, artista bat galdu du. Zinemagilea zen arren, guk musikatik ezagutu gura izan dugu Aitzol Aramaio, musikariekin hainbat bideoklip egin dituelako, baina batez ere musikazale amorratua zelako Aitzol. Ondarroan apirilaren 30ean egin zioten omenaldian izan ginen, […]
…..denerik daukagu, botikan lez… Itziarren Semeak taldearen ska-punk parranderoa(argazkian), Bidaia, Basakiren rock gogorra, Borja Estankonaren lan berri gordina, Markos Untzetaren Mississipiko ohiartzunak…Binilo Tenpore analogiaren apologian 1985eko “Bihotzerreak” (R.Ordorika) diskotik “Amiñi bat” entzungo dugu. Bota atxurre! arg:Gauilunak DESKARGATZEKO KLKATU HEMEN!!!!
… #89!! K anta sorta berria dakargu, danerik, botikan lez: Bidaiare azken lana “Agur Shiva”, Olatz Zugasti, Jare taldearen “Itxaropenaren ertzean” lan berria, Willis Drummonden “Istanteak”, UNEren une akustikoak, Izate, Fiachras eta Nafarroako zonalde “ez” euskalduneko gurasoei laguntzeko Berria egunkariak kaleratutako “Ene Kantak” CD-DVDa, 19 kantu+19 bideoklip, Gorka Urbizu, Eñaut […]
…2011ko Aberri Eguna ospatuko dugu igandez, 1goa The Organizatinonen ostekoa, aberriaren alde, aberriaren kontra, gainetik zein azpitik, albo batetik zein bestetik, aurretik zein atzetik…edo “a la mierda el País Vasco”, Eskorbutok esan bezala;saio monografikoa:aberria euskal kantari/musikarietatik. Bota atxurre! Gora Euskadi astakalkuta! DESKARGEU!!!
…86. saioa! Kanta sorta berri batekin gatoz, eta nahiko rockero! Willis Drummond (argazkian), Jare taldearen lehen lana, “Itxaropenaren ertzean”; Antton Aranburu busturiarrak ere estraineko lana du, “Goraka”; Nahixan, La Pegatina kataluniarrak euskeraz kantetan, Sermond´s elorrixotarren rock indartsua…. Bota atxurre ta hartu panderue! J.Zabala & I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
