Udazkenean sartuta, gure baratza hasi da ugari ematen…Jupiter Jon, Zura, Nire,Ze Esatek, Lou Topet eta abar…Vinilo Tenpore analogiaren apologian Oskorriren “Ezpatadantza” (1984)  gogoratuko dugu. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151016artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Noizean Behin Mungialdeko taldeak lan berria kaleratu du, Oinutsik (Autoekoizpena,2015). Orain arte kaleratutako kantak formato elektroakustikora ekarri dituzte; lan gomendagarria eta atseginez entzuten dena. Taldekideak Ander Gorostiola, Ibai Alzaga, Alex Pelaez eta Garikoitz Balbas dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150625katalanaknoizeanbehin.mp3

1

Apirilaren 28an mungiar talde batek Torrebillelako Errota okupatu zuen; Mungiako Errota Etxean  izan ginen maiatzaren 18an  bertako ordezkari batzuekin berbetan: Ane Ziarreta, Ibai Bidaurrazaga, Iker Manzarraga eta Josu Ximun Billelabeitia. Auzolanean eta autogestioan oinarritutako taldea osatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150521artayorranerrotazahargaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

Uda gero eta hurbilago, eta gure estudioan gero ta CD meta handiagoa; asteon heavytxo atera zaigu  Sermonds, Hira, Hotzikara, Kartzarot, Anari… beste batzuen artean; Vinilo Tenpore atalean euskal rockak eman duen talde kuttunetako bat gogoratuko dugu: BAP! Bota atxurrreee!!!. (argazkia: Susana Riko). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150514artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Bilbon egunotan dituzten bi kontzertuak direla eta (maiatzaren 8 eta 9an), eta Berri Txarrak taldearen Denbora da poligrafo bakarra diskoaren aurkezpen birari errepasotxoa emateko etorri da Gorka Urbizu Bilbo Hiria Irratira, eta, irratiko estudioa okupatuta zegoenez, komunean egin dio elkarrizketa Isidro Elgezabalek. Hori ez ezik, bestelako lan berriak ere aurkeztuko […]