Abenduaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian izan ziren Voltaia  zumaiarrak “Medusa” (Mauka Musikagintza,2015) euren bigarren lana aurkezten. Soinu-proba baino lehen Jon Brakamonte eta Unai Eizagirregaz egoteko aukera eduki genuen. Egurree!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151217artayorranvoltaia.mp3 Deskargatu hemen

ZE ESATEK! talde giputzak lan berria kaleratu du, “Inoiz egin dugun diskorik onena” (Bonberenea Ekintzak, 2015). Aitor eta Manex  Irratira etorri zaizkigu  lana aurkezteko. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151210artayorranzeesatek.mp3 Deskargatu hemen

Josu Bergara Eatarrak zuzeneko lana grabatu du Bilboko Kafe Antzokian joandako ekainaren 18an, “Kanta txikien indarra” Taupaka 2015) ; banda zabal batekin egin du eta dagoeneko kalean da. Bilbo Hiria Irratira etorri zaigu koplatan! Durangoko Azokari ere eskainiko diogu tartetxoa. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151203artayorranjosubergara.mp3 Deskargatu hemen

Asteon, ez-ohiko saioa! Peiremans+eko lagunekin egon ginen “pakesteis”-ean soinu- probaren aurretik; horrekin batera, Josu Bergarak eta Enkore taldeak, hurrenez hurren, azaroaren 3 eta 4an emandako prentsaurrekoak dakartzagu. Egurre!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151012artayorranpeiremans.mp3 Deskargatu hemen