Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje […]

PIZTIAK taldeak lan berria KALERAtu berri du, “U” (Buztenbaltza,2015) izenekoa; Josu Aranbarri baju-jole ondarrutarrak berba egin digu azken lan honetaz ; TikTara, Sofa, Baobabs will destroy your planet, Makala Jazz Funk Band taldeen lan berriak ere bai….egurrrreeee!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150326artayorranjosuaranbari.mp3  Deskargatu hemen

Gaurko saioak bi atal izango ditu: lehenean, Josu Billelabeitia BELAKO taldeko gitarra-jotzaileak euren azken lanei buruz egingo du berba, “Bele beltzak baino ez” eta “AAAAAAAA” (Belako Records, 2014); bigarrenean, euskal talde mitiko bat gogoratuko dugu: DELIRIUM TREMENS. Egurrrreeeeee!!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150219artayorranjosueralabeitia.mp3  Deskargatu hemen

Asteon argia oraintsu ikusi duten lanak errepasatuko ditugu; gaur neskak protagonista: Aire Ahizpak, Libe Garcia de Kortazar, Tania de Soussa, 22m  Naroa Gaintzaren proiektua, Joseba Irazoki & Lagunak, Eskean Kristo, Skakeitan…  Sueeee!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150122artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Hesian talde nafarrak “Hegalak astinduz” (Baga-Biga 2014)  lan berria kaleratu du,euren seigarren lana, 2013an zuzenekoa atera ondoren. Sendoago omen dator Hesian, eta Fran taldekideari egin diogu elkarrizketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150116artayorranhesian.mp3 Deskargatu hemen

EMON  taldeak lan berria kaleratu du, “Sua” (Baga-Biga,2014); Eneko Longarte kantaria Bilbo Hirira etorri da gipuzko-bizkaitar talde honen azken lanaz berba egiten. Egurrreeee!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141217artayorranemon.mp3 Deskargatu hemen