Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta […]
Behialako egun batez
Efemeride saio honek gogora ekartzen dizkigu egun seinalatuak, gertaera ezagunak eta ez hain ezagunak eta egun horietan jaio edo zendutako pertsona esanguratsuak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu.
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ […]
