BEHIALAKO EGUN BATEZ: Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” hil zen

Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da. Argazkia: Indalecio Ojanguren (Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Liburuen Errepublika Txikia: Mendeku baten kronika

lr. Eka 3 , 2023
Liburuen Errepublika Txikitik, urduritasunez, ilusioz eta maitasun osoz… eginiko saio berria dugu. Lehen atalaren aurkezpena dugu hau, Aitziber, Gaizko eta Danel gidari. Literatura nondik bizi duten azalduz abiatu dute abentura berria. Saioaren nondik norakoak eta liburuz beteriko lurralde berezi honen jatorria azaldu digute, euskal akademia harroaz, Bernardo Atxagaren antza duen […]

Honekin lotuak