Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, […]

Gaurkoa lako egun batez hil zen Bibon Resurreccion Maria Azkue, askoren aburuz gure herriak eman duen inoizko euskalaririk bikainen eta saiatuenetarikoa. Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a – Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) apaiza eta euskal hizkuntzalaria izan zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]

Burdin Hesia hautsi ondoren, eta Artxandako azken erresistentzia gunea suntsituta, Frankistek Bilbo hartzea egun batzuetako kontua izango zela iritzita, Eusko Gudarostea Santander alderantz erretiratzea eta hirigunean zibilen kalterako izango ziren borrokak ekidite aldera, Bilbo entregatzea deliberatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, gudariek ezkerralderantz alde egin ahala hartu zuten Bizkaiko hiriburua Francoren […]

Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua […]

Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ […]