Zuzenekoak, hasi eta bukatu: Aste honetan, U Roy jamaikarra Biarritzen eta Bilbon. Anje Duhalde Mungian eta ostegunetik igandera zuzeneko ederrak etxean. Hoey & The Mussels nafarrak LUCERO laguntzen, THE LONG WINTERSen popa eta The Datsuns zelandar zorrotzak. Bukatzeko, etxean errege nabarmendu nahi ditugun ATOM RHUMBA/ABMUHR MOTA!. Deskargatu saioa HEMEN. […]

Baga.- Arrigorriagako Bidebat taldeak bigarren lan luzea atera berri du Baga Biga Musika Ideiak zigiluarekin, “Mina eta Ezina”. Bertan izan dugu taldekide bat solasean. Biga.- Giant Sand taldeko buru den Howe Gelb (argazkian) harrigarria berriro dugu Euskal Herrian, Zarautzen eta Muskizen kontzertu zirraragarriak eskaintzeko asmoz. Artista berezia dugu arizonarra, beti […]

Asteon ere zuzeneko emanaldiekin osatuko dugu saioa: Baga Jhon Cale musikari trebea (argazkian), Lou Reed zaharrarekin Velvet Undergrounden viola jotzen aritutakoa. 65 urte betetzear den galestarra “Circus Live” zuzeneko bikoitza argitaratzear da eta larunbatean Kafe Antzokian izango dugu. Biga, Josele Santiago. 20 urtean Los Enemigos taldeko buru izan ondoren bakarka […]

Asteburu honetako zuzenekoetan murgilduko gara buru belarri. Hona proposamenak: Eguena: Nuevo Catecismo Católico eta Safety Pins. Barikua: Redd Kross eta Neon vs. Mossin Nagant, Banda Batxoki eta Oliba Gorriak Zapatua: Standstill eta Simca Astelehena (hau denontzat berdin esaten da): The Uski´s, Luis eta Santiago Auserón anaiak eta… Chuck Berry!: “One […]

Gaur Itaka Zumaiarrak izan ditugu gurekin (argazkian ikusten ditugun lagunak), “Nerabe” estraineko lana aurkezte aldera (Baga Biga Musika Ideiak). Bestalde, Sweet Oblivion taldearen debuta “Wasted Lovesongs” aztertuko dugu, K. Antzokian kontzertua dutela profitatuz. Alfonso Arana Cujoko abeslariaren egitasmo berria dugu Sweet Oblivion, amerikana erara emana, ostiralean Paul Collins Beatekin batera, […]

    Urteari hasiera emateko, hiru zatitan banatu dugu saioa. Lehenengoan, James Brown zenari eta urtarrilaren 8an 60 urte bete dituen David Bowieri omenaldia. Saioa bukatzeko, zuzeneko iradokizunak: Ostiral honetan, Detroitetik The Mugg eta The Paybacks taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta Jim Morrisonen The Doors taldeko kideek osatu talde berria Donostian, […]

1

    Ondarruko Dupond lagun eta Gaubasa kidea gonbidatu dugu asteon, aspaldiko moldean Ruper Ordorikari elkarrizketa nahasia egin asmoz. “Memoriaren Mapan” izeneko disko argitsu eta beroa eman digu oñatiarrak Elkar disketxean, Joseba Sarrionandiak propio prestaturiko kantuak musikatuz. Biba zuek!. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaubasa/gaubasa061213.mp3

Gaur GAUBASAN: Zuzenekoak, besterik gabe. Gaur hasi eta asteartea bitarte, bederatzi kontzertu hamaika kantutan laburtuak. Benak Bizkaian, gehienak Bilbon, batzuk Kafe Antzokian, edo Durangon, Leioan eta Markina-Xemeinen. Lasaiak ESPERS edo grinatsuak THE LORDS OF ALTAMONT, etxekoak ANJE DUHALDE, edo kanpokoak MAD, berriak SÖK edo bueltan direnak PATA NEGRA, molde elektroan […]

1

Irratsaioa sendotu eta dinamizatu asmoz, hemen da berriro Gaubasa. Aste honetan Kauta taldeko Gorka eta Adrian gonbidatu ditugu, bigarrena duten “Biluzik” lanari buruz hitzegiteko. Duela bi urte “Izan zaitez zu” argitaratu zuten andoaindarrek Oihukarekin, arrakasta itzela erdietziz. Hirukote bihurtu da orain taldea, eta urte beteko isilunearen ondoren, bigarrena dakar, Mikelen […]