Elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Fermin Muguruzari Gaubasa saioan, bere azken diskoa dela eta. Jamaikara joan zaigu oraingoan Fermin Euskal Herria Jamaika Clash deritzan diskoa grabatzera. Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery izan ditu Euskal Herriko bidelagun eta bertan reggae munduko makina bat musikari ezagunen laguntza eta partaidetza […]
Gaubasa
Maiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian izango den kontzertua profitatuz, bi lan berri aurkeztuko ditugu aste honetan Gaubasan. Bateko, Kale artean, argazkian ageri den Mikel Gorosabel Nortonen egitasmo pertsonal berri, ireki eta pizgarria. E.H. Sukarra eta Lorelei taldeetan aritu ondoren, Bartzelonan gauzatutako Ep bat argitaratu berri du, bost kantaz osatua. Barne […]
Pin Pan Pun taldeko lagunak hartu ditu bisitari Anartz Bilbaok aste honetako Gaubasan. Etsaiak taldeko abeslaria izandako Auok Pin Pan Pun Band izeneko esperimentua jarri zuen martxan, rock soinu gogorrak Karibe aldeko doinuekin eta batukadarekin nahastuz. Orain, Band izena galduta, taldea eraberritu eta bere sustraietara itzuli da. Oihuka disketxean Sistema […]
Chris Hillmanek kontzertua eman du Bilboko Kafe Antzokian maiatzaren 3an eta, horren harira, Anartz Bilbaok Gaubasa irratsaioaren ohiko formatoa apur bat aldatu eta ordubeteko monografikoa eskaini dio Kaliforniako musikari mitikoari. Country rockaren aitzindaria izan zen Chris Hillman. Hamalau urte zituela, bluegrassaz maitemindu eta geroztik lau hamarkadako ibilbide luze bezain oparoa […]
Elkarrizketak izan dira protagonista aste honetako Gaubasa saioan. Anartz Bilbaok ordu erdiko elkarrizketa bana egin die Des-Kontrol eta Potemkin taldeetako lagunei, batzuek eta besteek disko berria plazaratu baitute Oihuka disketxearen eskutik. Des-Kontrol taldearen disko berriak Duintasunez eutsi du izenburua eta hirugarrena da euren ibilbidean. Hamahiru abesti ditu diskoak, horietarik hamar […]
Iragan martxoaren 26an Nikki Sudden ingeles musikaria hil zen, 49 urte zituelarik. Hori dela eta, Gaubasa saioaren gidari dugun Anartz Bilbaok omenaldi xume bat egin nahi izan dio, Treasure Island (Altxorraren uhartea) diskotik zenbait kanta jarriz. Gainerako denbora hurrengo egunetan izango diren kontzertuen eta berorietan joko duten taldeen musikaren errepasoa […]
Federation X, The Jayhawks eta Anariren kantekin eman zaio hasiera gaurko saioari. Hala ere, Oihuka disketxeak atera berria duen disko batek hartu du gaurko Gaubasa saioaren zatirik handiena. Itzubaltzetako Ehiztari Beltza hirukotea; Jon abeslaria ezagutu eta laukote bihurtu zen, Ehiztari izena hartuz. Hamaika urte jotzen ibili ostean, debut lana argitaratu […]
Datorren asteburuan Bilbon izango den Noiseontour festibala dela eta, Gaubasa saio berezia prestatu du Anartz Bilbaok, bertan izango diren sei taldeen zenbait kanta aurkezteko. Taldeak honako hauek dira: The Bevis Frond britainiarrak, The (Internacional) Noise Conspiracy eskandinaviarrak, The Cynics, Federation X eta Mother Superior amerikarrak eta Kuraia euskaldunak. Banda hauen […]
Drive By Truckers, Alabamako boskotearen rock and roll dotorea aztergai Gaubasa irratsaioan, Blessing on a Curse zazpigarren lan luzea aurkeztu dutela profitatuz. Bilboko Kafe Antzokian dugu hitzordua martxoaren 23an. Drive By Truckers, Hegoaldeko rocka, hamar urte luze bidean, berrehun kontzertu baino gehiago urtean. Hasierako country disko biak, zuzenekoa ondoren, Southern […]
Aste honetako Gaubasan Gatikatik eta Mungiatik etorritako gonbidatuak izan ditugu. Hala da, metal doinuak jorratzen dituen Noizean behin taldearen partaideak izan dira gurean euren estraineko diskoa aurkezten. Gainera, esan beharra dago diskoa sortu berria den eta ideiaz beterik datorren Baga Biga disketxearen eskutik plazaratu dutela. Bi debutari batera, beraz. Ongi […]