Lau musikari, la emakume, lau pandero eta lau trikiti baino askoz gehiago da Amak taldea sortu duena, Oñatiko trikiti jaialdiaren gonbita onartuta 2018an Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano martxan jarri ziren berriro. Zuzenean emanaldi batzuk eman ostean 8 katuz osatutako lanarekin datoz, gurean izan dira Maixa […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Erein argitaletxeak haurrentzako bi album aurkeztu berri ditu. Betetik “Laino txiki, egizu negar poliki” album ilustratua, Monika Arratibelek eta Xabi Etxanizek sortutakoa. Nork bere burua onartu eta besteak errespetatuz, elkarrekin koloretako mundu bat sortzea amesten duten lagunen gora beherak. Whatsapen eginiko lana dugu, itxialdian eginikoa, hasierako helburua Monikak ikasleei […]
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin askotan kontsultan eginiko galderaren inguruan berba egin dugu.Ohikoak izaten dira hainbat galdera: haien artean, ea guri nork ematen digun masajea. Galdera arina da, konbertsazioa emate aldera egiten diren horietakoa, baina hari horretatik tira egingo dut gaur, hortik ere ikasgaitxo bat atera daitekeelakoan. Izan ere, «inork ez» […]
Urteak daramate Ekhilur https://ekhilur.eus/eu/proiektuarekin lanean, tokiko moneta sortzeko bidean pausoak emateko bidea jarraitzen dute. Bilbon tokiko moneta ezartzeko proba pilotua egingo dute. Tokiko ekonomia sustatzea eta diruaren gaineko kontrola berreskuratzea dira sistemaren oinarriak. Elhilurreko pilotua Bilboko udalaren laguntzarekin agin dute. Bilbo Zaharra, Alde Zaharra, San Frantzisko eta Atxurin proiektu pilotua […]
2018 urtean jaio zen E.H. Magikoa egitasmoa. Haurrei zuzendutako ipuin eta kantak elkarri josiz, Euskal Herriko geografian eta mitologian garatutako mundu magiko bat eraikitzen dabil ordutik Iñigito Txapelpun. Lehenengo Gabonetako ipuinak etorri ziren, jarraipena eman dio denari eta gaurkoan bigarren EH magiko horren bigarren alearekin dator “Ipuin Hunkigarriak”. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210604_inigito_ipuin_hunkigarriak.mp3 Deskargatu […]
Bilbo ezagutzeko asmoz, pasieran atera ohi gara atal honetan. Badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbida duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Alemaniatik […]
Gaurkoa lau film labur ekarri dizkigu Ane Urkiolak. Garai eta luzera ezberdinekoak. “Tercero B” JM Goenaga, “Solo” Sendoa Cardosi, “Zarautzen erosi zuen” Aitor Arregik zuzendua, eta azkenik , “Suc de Síndria” Goya sarien film laburra, bortxaketa baten ondoren orgasmoa berreskuratzeko moduari buruzkoa Irene Morayk zuzenduko du urteko errebelazio laburra. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210511_Zinema.mp3 […]
Gaurkoan botiken inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Kortikoideen inguruko aurreiritzien inguruan mintzatu zaigu. Fisioterapian ez da inolako botikarik erabiltzen; hala ere, jendeak askotan eskatzen du farmakoei buruzko aholkua eta, nahiz eta erantzuna beti berdina den (hori ez dela fisioterapeuten arloa eta galdetzeko medikuari), batzuetan arduratuta geratzen gara jendearen […]
Bilboko konpartsek Bilboko irria aurkeztu dute Abuztuaren 26tik 29ra antolatu dutena jardunaldi kulturala. Konpartsakidez bete dute Arriaga plaza eta txalo artean aurkeztu dute Bilboko irriaren irudia. Bilboko konpartsek Bilbotik eta Bilborako antolatu duten jardunaldi kultural herrikoia izango da Bilboko irria. Konpartsak elkar zaintzaren filosofian oinarritu dira eta hiritarrei kirola, kultura, […]
Bi metroko oinarria eta sei metroko altuera du piezak, eta Bilboren historia du hizpide: altzairuz eta egurrez egina dago, eta merkataritza ontziei eta arrantzaleen txalupei egiten diete erreferentzia materialek, hurrenez hurren Jesus Lizasok 2010ean egindakoa, Corten altzairuz. Sei metroko altuera eta bi metroko oinarria du, eta jarrera hieratikoa duten bi […]
