Atxurin protesta deitu dute oinezkoentzako eta auzorentzako espazio gehiago aldarrikatzeko

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango da, geldialdiak eginez auzoaren beharrak antzezteko. Kalea eta galtzada margotu eta apainduko dira, espazio bizigarri eta jasangarri bihurtzeko, eta ingurune hori ordu batzuez berreskuratuko da pertsonentzat. Urteak daramatzate aldarrikapen hau egiten eta beste behin jai giroan kalera aterako dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “Epizentroa” liburuaz Nerea Loiola Pikazarekin solasean

ar. Ira 21 , 2021
‘Epizentroa’ zazpi ipuinez osatutako narrazio liburua dugu,  Nerea Loiola Pikazak ekainean aurkeztu zuen, erein argitaletxeak argitaratua. helduentzako lehen ipuin bilduma da, ‘Epizentroa’ narrazioetan emakumeak dira protagonista, eguneroko gertakari txikiak bizitzan sortu ditzaketen lurrikaren inguruko narrazioak bildu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210922_piper_epizentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak