Fridays For the Future nazioarteko erakundeak klimaren aldeko greba orokorrera deitu du irailak 24rako. Agintariek tematuta jarraitzen dute iraunkorra ez den eredu ekonomiko eta sozial batean, eta, horrela, krisi klimatikoa eta ekologikoa areagotu baino ez dute egiten. Goizean Arriaga plazan egingo dute protesta 11.00 eta arratsaldean manifestazioa egingo dute eliptika plazatik 18.30h. Norabide aldaketa sakona egin behar dela azpimarratu du Aiora Friday for future mugimenduko kideak.
Deskargatu hemen.